Berriak

Dbus-ek flota berritzeko autobus hibridoen alde egin du

DBUS_713-10Dbus Donostiako Tranbia Konpainiak 12 metroko ibilgailu berriak sartuko ditu bere flotan. Erosiko diren autobus guztiak hibridoak izango diraingurumenarekin errespetutsuagoa den igorpen teknologia bat dutenak, Dbusek ekologiarekin eta iraunkortasunarekin hartuta duen konpromiso etengabea nabarmenduta. Autobus berri horiekin Konpainian dauden autobus diesel zaharrenak ordeztuko dira poliki-poliki, flota berritzeko planarekin jarraituta.

Autobus hibridoen erosketa SOLARIS Bus & Coach enpresari esleitu zaio. Hasieran Dbusek bederatzi autobus erosiko ditu eta horiek 2014an eta 2015ean sartuko dira flotan. Ondoren, beste bederatzi unitate gehiago erosteko aukera egongo da, eta gehienez 18 autobus erosiko dira.

Dbusek hiri autobusen lehiaketa batean oso-osorik autobus hibridoen soluzio baten alde egiten duen lehen aldia da. Erosketa honekin, Donostia bere hiri autobuseko flotan autobus hibridoen portzentajerik handiena duen hiria izango da.

Euro 6 igorpen teknologia duen SOLARIS Urbino Hybrid 12 modeloa da aurkeztutako eskaintzetatik aukeratutakoa. Dbus da eguratsera igortzen diren kutsatzaileen mailak merkatuko mailarik txikienetara murriztea ahalbidetzen duen teknologia berri honekin fabrikatutako autobus hibridoak erosten duen lehen enpresa Espainian.

Gaur egun SOLARIS enpresak autobus ugari ditu zirkulazioan Europako hiri garrantzitsuetan, esaterako Frantzian, Alemanian, Norvegian, etab. Dbusek SOLARISen ibilgailuak probatu ditu, Donostian laster zirkulazioan egongo diren autobusen fidagarritasuna eta efizientzia egiaztatuta.

Propultsio elektrikoa eta diesela konbinatuta eta Euro 6 teknologiako motorrak erabilita, kontsumoak kenduko diren autobusenak baino txikiagoak izango dira, eta horrek erregaietan %25-30 aurreztea ekarriko du. Era berean, eguratsera 225 tona CO2 gutxiago igorriko diraurtean, hirian egurats garbiagoa eta osasungarriagoa egotea bermatuta.

Autobus berriak ekologikoagoak dira eta ingurumenarekin errespetutsuagoak ere bai; izan ere, Litio ioi bateriez eta Start-Stop sistemaz hornituta daude, eta, beraz, geldialdietan modu elektrikoan baino ez duten funtzionatuko, eguratsera gasik igorri gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik sortu gabe. Gainera, frenatze uneko energia birsortzeko duen funtzioari esker, motorrak frenatze uneak aprobetxatuko ditu elektrizitatea sortzeko eta propultsioko bateriak kargatzeko, hala suabeago frenatuta eta energiari etekin handiagoa aterata.

SOLARIS autobus berriak Konpainiarako pertsonalizatuak izango dira, bere bidaiarien egungo premietara egokituta egongo dira eta. Hala, DTKren eskakizun guztiak beteko dituzte irisgarritasun, erosotasun eta segurtasunari dagokienez, eta %100 irisgarriak izango dira, zoru baxua eta sartzeko arrapala edukiko baitute 2 gurpildun aulkitarako lekura iristeko. Horretaz aparte, autobusek makurtzeko sistema bat edukiko dute ibilgailuaren zorua eta geltokia altuera berean jartzeko, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, gurpildun aulkian doazenak eta haurren kotxeak errazago sar daitezen. Mugikortasuna murriztuta dutenentzako eserlekuak ere badituzte, eta autobusen barrualdean zein kanpoaldean itsuentzako eta ikusmena murriztua dutenentzako informazio sistema akustikoak ere bai; beraz, autobus berriak Dbusek duen soinu bidezko informazio sisteman integratuta egongo lirateke.

Autobus berriek ZF ECOLIFE abiadura kutxa automatiko efizientea izango dute, bai eta segurtasunez frenatzeko ABS + ASR sistemak, Thermoking aire girogailua, ate azkar bikoitzak eta irristagarriak, barruko LED argiak eta eguneko kanpoko argiztapen sistema ere. Horrez gain kamerak izango dituzte ateetan eta atzera egiten dutenean atzekoa ikusteko beste bat ere bai, eta kamera horiekin segurtasuna handituko da bidaiariak igotzean eta jaistean eta gidatzean maniobrak egiten direnean.

Gaur egun Konpainiak autobus hibrido bat du zerbitzuan, eta autobus horren emaitzak bikainak izan dira, erregaian espero zena baino gehiago aurreztu dela baieztatu da eta. SOLARIS etxeko EURO 6 teknologia duten lehen autobus hibrido hauek erosita Dbusek garbiago eta efizienteago diren autobus gehiago izango ditu bere flotan donostiarrei eta hiria bisitatzera datozenei zerbitzua emateko.