Berriak

Dbus-ek informazio kanpaina bat egingo du autobusetan segurtasuna hobetzeko

Ekainaren 9az geroztik Dbus “Bidaiatu Dbusen segurtasunez” kanpaina egiten ari da Donostiako hiri autobusetan. Kanpaina Willis Iberia aseguru artekaritzaren laguntzarekin garatzen ari da, eta bere helburua da bidaiariak seguruago eta erosoago joatea Dbuseko autobusetan doazenean.   

 

Kanpaina erabiltzaile guztiei zuzenduta dago, baina bereziki adineko pertsonei, horiek dira-eta istripua izateko arrisku gehien dutenak.

 

Kanpaina_webKanpaina berri hau bi hilabetetan egingo da, eta 2011ko urtean Aeneas proiektuaren baitan egin zen segurtasun kanpainari jarraipena emateko egiten da, hori ere Willis Iberariarekin elkarlanean egin baitzen, eta, gainera emaitza bikaina izan zuen eta oso ondo baloratu zuten erabiltzaileek.  

Kanpaina erabiltzaileekin egiten da eta Dbusek bere langileak Dbusen bidaiatzen duten pertsonen erosotasuna eta segurtasuna hobetu beharraz kontzientziatzeko enpresa barruan etengabe egiten duen lanarekin osatzen da.

Autobusetako kanpaina lanegunetan egiten da eta bi monitorerekin. Monitoreak, txandaka, hainbat autobus eta lineatatik pasatuko dira bidaiariei azalpenak eta gomendioak emateko, eta autobusean seguru eta eroso bidaiatzeko informazioa duten esku-orriak banatzeko. Helburu nagusietako bat da erabiltzaileak ohartaraztea seguru bidaiatzeak duen garrantziaz.

Kanpainan informazioa ematen ibiliko direnek bidaiariei laguntza eta babesa emango diete, bereziki adineko pertsonei, batez ere pertsona horien segurtasunari buruzko gaiez arduratuko dira eta, esaterako hauetaz:

1.         Adineko pertsonei eta haurdun daudenei beraientzat erreserbatuta dauden eserlekuak uztea.

2.         Gurpil aulkian doazen minusbaliatuentzako gomendioak.

3.         Bidaian hobeto helduta joateko dauden heldulekuak erabiltzea.

4.         Bidaiariak autobusaren barrualdera joango dira, bidaiariak autobus barruan hobeto eta seguruago ibiltzeko.

5.         Motxilak edo autobus barruan oztopoa izan daitezkeen gauzak jartzeko modua.

Esku orria lortu( pdf)

Kanpainarekin, halaber, gorabeheren prebentziorako hartu daitezkeen segurtasun neurriak aztertu eta ebaluatu nahi dira. Horregatik, laguntzen egongo diren pertsonek jendeak geltokian bertan zein autobusera igotzen eta autobusetik jaisten dituen premia eta trabak ikusiko dituzte eta gero, lanaldiaren amaieran, “datuak jasotzeko orri” batean idatziko dituzte. Orri horretan gertatzen diren gorabehera eta dauden arrisku garrantzitsuenak jasoko dira. Era berean, ibilbidean zehar gertatzen diren egoerei buruzko iruzkinak jasoko dituzte, segurtasunaren etengabeko hobekuntzarako lagungarri izango direlakoan.

Enpresa barruan, gidariek prestakuntza bereziko ikastaroak jasoko dituzte, errefortzu moduan, seguruago gidatzen ikasteko eta adineko pertsonek eta mugikortasun urria duten pertsonek, hau da, premia eta mugitzeko traba handienak dituzten bi taldeetako pertsonek, benetan dituzten premiak hobeto ezagutzeko.   

Gainera, sentsibilizazio kanpaina grafiko bat egingo da enpresa barrukoentzat, Dbuseko langileei autobus zerbitzuei lotutako segurtasun gertakarien bilakaera erakusteko.  Jasotako informazioan oinarrituta, Dbusek autobus bidaietan segurtasuna hobetzeko hartu beharreko neurriak aztertuko ditu.

Pertsonen erosotasuna eta segurtasuna Dbusen konpromiso nagusietakoa da, eta horregatik Dbusek Konpainiako langileentzat antolatzen dituen prestakuntza ekintzetan pertsonak egoki tratatzen eta seguru gidatzen erakusteko ekintzak sartzen ditu etengabe.

Era berean, egunero autobusetako pantailetan irudiak ikus daitezke, autobusean nola sartu eta barruan nola ibili ikasteko gomendioekin, bai eta mugikortasun urria duten pertsonekin jarrera onak izaten laguntzeko.