Berriak

Dbus-ek mugitzeko dituzten ohituren gainean galdetuko die auzoetako bizilagunei

A3_HorMartxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean, Dbusek hiriko zenbait auzotako bizilagunak kontsultatuko ditu Donostia barruan zein kanpoan mugitzeko dituzten ohituren gainean.

Dbus-en helburu iraunkor eta nagusia Konpainiak gaur egun eskaintzen duenautobus zerbitzua hobetzea, eta, horretarako, funtsezkoa da ondo ezagutzea Donostiako hiritarrek ohiko garraiobidea aukeratzerakoan dituzten ohiturak, joerak, motibazioak eta hobespenak.

Hasteko, azterketa Altza, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Loiola eta Aieteko auzoetan egingo da. Proiektuaren bilakaeraren arabera, baliteke azterketa hiriko beste gune batzuetara zabaltzea.

Azterketan parte hartzeko modu bat baino gehiago dago: 
1. Auzo bakoitzean kalean ibiliko diren inkestatzaileek egindako inkestei erantzunez.
2. Talde fokalak eginez, auzoetako hainbat bizilagun multzorekin. 
3. Auzo bakoitzeko Kultur Guneak eta Konpainiaren webgunean (www.dbus.es) bizilagunentzat eskuragarri egongo diren inkestak betez.

Era berean, posta elektroniko bat jarri da azterketa egingo den auzoetako bizilagunen esku, proiektuan parte hartzeko interesa edukiz gero adierazteko, eta azterketaren gaineko zalantzak, iradokizunak edo galderak planteatzeko. Inkesta posta elektroniko bidez bidali nahi duten bizilagunek ere posta helbide hori erabili dezakete horretarako.

– Harremanetarako posta elektronikoa: [email protected]

Bestalde, kontsultan parte hartzen dutenen artean Dbus-en bidaiatzeko bidai-txartelak eta kontzertuetarako sarrerak zozketatuko dira.