Berriak

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako XIX. marrazki lehiaketa

“Dbus eta Gabonak” haurrentzako marrazki lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du Dbusek, 13 urte baino gutxiago duten neska-mutilentzat.

Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2025ean lehiaketaren 19. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte hartzailea 13 urtetik beherako edozein haur izan daiteke eta gai libreko marrazki bat egin beharko du. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.

Marrazkiak Fnac-eko erakusmahaian entregatuko dira (San Martin Merkataritza Gunea), lehiaketaren antolaketako laguntzailea baita, edo Dbuseko bulegoetan (Fernando Sasiain, 7), eta marrazkien atzealdean parte hartzailearen datuak jarriko dira:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Jaiotze data
  • Helbidea
  • Telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa
  • Ikastetxea
  • Baimendutako tutorearen izenpea

Ezinbestekoa da datu pertsonal guztiak adieraztea. Bestela, marrazkia lehiaketatik baztertuta geratuko da. Derrigorrezkoa izango da, halaber, formularioa betetzea parte hartzailearen legezko tutoreen baimenarekin:

> Baimen orria deskargatu (pdf)

Bi kategoria egongo dira:

  • A Kategoria: 8 urte artekoa, hau da, 2017an edo geroago jaiotako haurrentzat.
  • B Kategoria: 9 eta 12 urte artekoa; hau da, 2013an, 2014an, 2015ean edo 2016an jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute.

Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2025eko azaroaren 11 izango da.

 

SARIAK

Epaimahaiak, Dbusek izendatua, kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak hautatuko ditu.

  • Lehen saria: Lenovo Tab tableta, bere fundarekin + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera.
  • Bigarren saria: Fujifilm Mini 12 Green argazki kamera + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera.
  • Hirugarren saria: liburu sorta eta idazketako sorta + Donostiako Aquariuma bisitatzeko 4 sarrera.
  • Gainerako finalistek (4. postutik 10.era) Diploma bana jasoko dute.

 

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 11n izango da, ostegunean, 18:00etan, Aquariumeko Auditorium aretoan.

Dbusek marrazkiak hedatu, publikoki erakutsi eta erreproduzitzeko eskubidea bere gain hartzen du, marrazkien egileek, euren lanaren autoretza onartzen zaielarik, inolako eskubiderik sortzen ez dutelarik. Marrazkiak Dbusen marketin kanpainetan erabiliak izan daitezke.

Lehiaketarako izena ematean parte hartzaileek ematen dituzten datuak Dbusen jabegokoa den fitxategi batean sartuko dira beraien tratamendurako, eta lehiaketan parte hartzea kudeatzeko erabiliko dira. Dbusen Pribatutasun Politikari buruz edota interesdunak honi lotuta dituen eskubideen erabileraz gehiago jakiteko, begiratu www.dbus.eus web orrian.

Marrazki finalistak DVbusen erakutsiak izango dira abenduan zehar eta Dbusen webgunean azalduko dira. Halaber, marrazkiak horretarako egokitutako leku publikoetan erakutsi ahal izango dira. Erakusketa amaitu ondoren, marrazkiak gorde egingo dira zaintzapean, hilabete bateko epean.