Berriak

Dbus txartelen erabiltzaileentzako informazio garrantzitsua tarifa bateraketari dagokionez

2013ko martxoaren 4an dago aurrikusita martxan jartzea Gipuzkoako garraio publikoaren Tarifa Bateratua, Garraioaren Agintaritzak bultzatu eta dagoeneko Donostiako Udalak onartu duena.

Dbusek 2012ko urrian hasi zuen bateratzeko prozesuranzko prozesua, garraio txartelen trantsizioa ahalik eta progresiboena eta mailakatua izan zedin. Datozen asteetan Dbusek aurreikusitako azken neurriak aplikatuko ditu, tarifa bateratu eta gero Dbuseko erabiltzaileek Donostiako autobusak erabiltzen jarraitu ahal izan dezaten.

Dagoeneko Lurraldebuseko txartela eskuratu duten erabiltzaileek ez dute inolako aldaketarik egin behar, eta integrazioa egiten den egunetik aurrera erabiltzen jarraitu ahal izango dute, orain arte bezala.

Oraindik Dbuseko txartelak erabiltzen dituzten erabiltzaileentzat, datozen asteetan Dbus txartel mota bakoitzerako egin beharreko urratsak zehazten dira ondoren:

BONOBUS ARRUNTA

Dbuseko bonobus arrunta ezin da birkargatu, baina oraindik ere bonobus guztiek balio dute, eta martxoaren 4rako aurrikusita dagoen bateraketa egunaren bezpera arte erabili ahal izango dira Dbus autobusetan.

Tarifa bateraketatik aurrera Dbusen bidaiatu ahal izateko, oraindik Lurraldebuseko txartel arrunta ez duten erabiltzaileek txartel berri bat eskatu beharko dute, Mugi txartel arrunta.

Txartela ohiko saltokietan eska daiteke (baimena duten kiosko, liburu denda eta estankoetan), eta Mugiren webgunearen bitartez edo postaz.

Bonobus arruntean soberan duten saldoa berreskuratu nahi duten erabiltzaileek martxoaren 14ra arte egin ahal izango dute, Kutxako kutxazainetan eta Euskadiko Kutxaren bulegoetan.

HILEKO BONUAK
Dbusen hileko bonuak martxoaren 3ra arte birkargatu ahalko dira. Gaur egun hileko bonuak erabiltzen dituztenek bonua amaitu ostean Dbusen autobusetan bidaiatzen jarraitzeko dagokien Mugi txartela eskatu beharko dute (arrunta, gazteentzat, edo familia ugarientzat). Eskaera ohiko saltokietan (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak), Mugiren web orriaren bitartez edo posta bidez egin beharko dute.

BONOBUS SOZIALA
Bonobus soziala, Kutxakoa zein Euskadiko Kutxakoa, martxoaren 3ra arte birkargatu ahal izango da, eta Dbuseko autobusetan erabiltzen jarraitu ahal izango da, saldoa amaitu arte, tarifa bateratu eta gehienez ere 6 hilabetean, hau da, irailaren 3a arte.

Erabiltzaile horiek otsailaren 4tik aurrera eta martxoaren 1era arte Mugi txartel eskatu beharko dute, leku hauetan instalatuta dauden informazio eta laguntza guneetan, honako ordutegi honetan, astelehenetik ostiralera:
• Udalinfo erdialdea, Mari 1 (Goikoa Jauregia): 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
• Udalinfo Amara, Morlanseko biribilgunea: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
• Udalinfo Altza, San Martzial plaza, 4: 9:00etatik 14:00etara

Arreta gune horiek gaur egun Dbus bonobus soziala dute pertsonentzat baino ez dira erabilgarri egongo. Eskaera egiteko NANa eta bonobus sozialaren txartela erakutsi beharko dute, eta karnet neurriko argazki bat eman. Erabiltzaile horientzat txartel berriak ez du kosturik izango.