Berriak

Dbusek “2015. Urteko Enpresa” saria jaso du hiri garraioaren kategorian

Logo_Empresas_2015 (1)“Urteko Enpresak” izeneko sarien XXII. edizioan Dbus-ek “2015. urteko Enpresa” saria jaso du bidaiarien hiri garraioaren kategorian. Saria entregatzeko jendaurreko ekitaldia atzo izan zen Madrilen. “Autobuses&Autocares” aldizkari espezializatuak antolatutako sariak dira, eta sektorean prestigio handia dute.

Sariak 1992az geroztik ematen dira eta bidaiarien garraio operadore estatalek garatzen duten lana azpimarratzen dute beraien lau negozio segmentuetan: garraio erregularra, lineaz kanpokoa, hiri garraioa eta ETE.

Epaimahaiak, independentea eta sektoreko pertsona garrantzitsuz osatuta dagoelarik, parte hartu duten enpresetako bakoitzaren ustiapen datuak aztertu ditu eta, ondorioz, sariarekin Donostian bidaiariek oro har erabiltzen duten garraio publiko erregularraren zerbitzuaren kalitatea aitortzen da; erabiltzaileek ere oso ondo baloratu dute, urteko azken gogobetetze inkestak erakusten duenaren arabera.

Saria ematerakoan funtsezkoak izan dira garraio publikoaren erabilera handia eta autobus zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, bai eta garraio ez kutsatzaileen erabilera sustatzeko aurrera eramandako ekimenak ere, besteak beste, autobus elektrikoa. Donostia da autobus erabilera indizerik handiena izan eta autobus zerbitzua efizientziarik handienaz eskaintzen duen hiria, donostiar bakoitzarengandik hurbilago dagoen eta abiadura komertzial eta puntualtasun handiarekin dabilen autobus sare batekin.

Saria Dbusek azken urteetan jaso dituen errekonozimendu ugariei batzen zaie, sektorean erreferentziazko konpainia bihurtuta. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

– 2014: “Most Innovative Transport Operator”, Master Card Trasport Ticketing Award, Dbus munduko 5 garraio operadore berritzaileenen artean kokatzen da.

– 2013: “Funding Transport Achievement”, International Transport Forum Award, munduan hoberen kudeatutako 4 garraio enpresa hoberenen artean kokatzen da.

– 2013: Zilarrezko Bikain Egiaztagiria, Dbusek euskararen normalizazioaren alde egiten duen hizkuntz kudeaketa aitortzeko.

– 2012: “City of the year”, CIVITAS Award, Garraio Publiko Iraunkorragatik.

– 2011: “Technical Innovation”, CIVITAS Award, Berrikuntza Teknologikoagatik.

Sariarekin herritar guztien mugikortasuna hobetzeko langile guztiek egiten duten lana eta konpromisoa aitortzen da. Era berean, saria egunero autobusa erabiltzen duten herritarrekin konpartitua da, hauei esker hiri ekologikoago eta gizatiarragoa sortzen laguntzen delako.

Berria irakurri (pdf)