Dbusen Ohiko Galderak Gipuzkoako Tarifa Bateraketaren Inguruan
1. TARIFAK BATERATZEA
– Zer da tarifak bateratzea?
Tarifak bateratzea da Gipuzkoako garraio publikoan ordaintzeko sistemak batzea, donostiar eta gipuzkoar guztiek lurralde osoan txartel berarekin bidaiatu ahal izan dezaten garraio publikoan.
– Noiz jarriko da martxan tarifa bateratua?
Gipuzkoako garraio publikoaren tarifa bateratua martxan da jada, 2013ko martxoaren 4tik aurrera.
– Zer garraiobide integratu dira sistema berrian?
Bateraketan Dbuseko hiri autobusak, Lurraldebuseko hiriarteko autobusak, Errenteria, Irun, Hernani, Arrasate, Zarautz eta Eibarko hiri autobusak eta Euskotreneko trenak daude.
– Bateratu eta gero DBUSek existitzen jarraituko du?
Bai, Dbusek existitzen jarraituko du eta orain arte Donostian eman duen hiri garraioko zerbitzu bera ematen jarraituko du. Tarifen sistema da aldatzen dena; izan ere, tarifa sistema berrian Gipuzkoako garraiobide guztiek eta garraio txartel guztiek bat egingo dute.
– Zer da MUGI?
MUGI tarifa bateratuko sistema berriaren izena da. Sistema berri horretan txartel bakarra dago (Lurraldebus edo Mugi) integrazio horren parte diren Gipuzkoako garraiobide guztietarako.
2. GARRAIO TXARTEL ERABILGARRIAK
– Zer garraio txartelek balio dute Dbusen?
Hauexek dira Dbusen bidaiatzeko balio duten txartelak: gaur egun dauden Lurraldebus txartel guztiak, eta Mugi txartel guztiak.
– Mugi sistemako zer txartel daude?
Dagoeneko Mugi sistemako honako txartel hauek erabili daitezke integrazioko garraiobide guztietan:
o Txartel Arrunta
o Txartel Soziala
o Adinekoentzako Txartela
o Ezinduentzako Txartela
o Gazteentzako Txartela
o Familia Ugari Orokorrentzako Txartela
o Familia Ugari Berezientzako Txartela
o Txartel Anonimoa
– Haurrek txartelik eduki behar dute?
Ez, 5 urte baino gutxiagoko haurrek doan bidaiatuko dute Dbusen, baina horretarako gidariari haurren doako txartela eskatu beharko diote.
3. TXARTELAK ESKATZEA
– Garraio txartel berria behar dut. Eska al dezaket Lurraldebus txartela?
Ez, 2013ko otsailaren 6tik aurrera ezin da Lurraldebus txartelik eskatu. Txartel berria behar dutenek Mugi txartela eskatu beharko dute. Mugi txartela eta Lurraldebus txartela biak erabili daitezke egun Dbusen autobusetan bidaiatzeko.
– Garraio txartel berria behar dut. Non egin behar dut eskaera?
Mugi txartela prensa saltokietan eska daiteke (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak), posta bidez edo Mugi web orriaren bitartez. Mugi txartela dagoeneko erabili daiteke Dbusen autobusetan bidaiatzeko.
Kontsultatu gertuen duzun eskaera egiteko tokia:
– Zer agiri aurkeztu beharko ditut baimendutako establezimenduetan Lurraldebus eta Mugi txartel arrunta eskatzeko?
Hauexek dira Lurraldebus edo Mugi txartel arrunt berria eskatu nahi dutenek baimendutako establezimenduetan aurkeztu beharreko agiriak:
• Eskari orria beteta
• NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia
• Argazki bat, karnet neurrikoa
• Adingabekoa izanez gero, familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta tutorearen NAN, IAZ edo pasaportearena.
– Zer agiri aurkeztu beharko ditut baimendutako establezimenduetan kolektiboentzako Lurraldebus eta Mugi txartelak eskatzeko?
Hauexek dira kolektiboentzako Lurraldebus edo Mugi txartela eskatu nahi dutenek baimendutako establezimenduetan aurkeztu beharreko agiriak:
• Eskari orria beteta
• NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia
• Adingabekoa izanez gero, familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta tutorearen NAN, IAZ edo pasaportearena.
• Argazki bat, karnet neurrikoa
• Txartel hobaridun guztietarako (familia ugarientzako txartelerako izan ezik), beharrezkoa da Gipuzkoan erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiri orijinala eranstea. Egiaztagiria gehienez ere duela 3 hilabete ateratakoa izango da.
• Gazteentzako txarteletarako, beharrezkoa izango da Familia Liburuaren kopia eta tutorearen NANaren edo pasaportearen kopia eranstea, eskatzailea 18 urtetik beherakoa bada.
• Ezinduentzako Txarteletarako, beharrezkoa da %65eko edo hortik gorako ezintasun-mailaren ziurtagiri originala, Foru Aldundiko Gizarte politikako Departamenduak luzatua
• Txartel Sozialetarako beharrezkoa da Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak egindako egiaztagiria eranstea (erabiltzaile sozial mota bakoitzaren egiaztagiriak kontsultatzeko, deitu 943 000 117 telefonora)
• Familia ugarientzako txartelerako, beharrezkoa izango da Familia Ugariaren titulu edo txartelaren fotokopia konpultsatua eranstea.
Erabiltzaile horiek, gainera, eskabidean bertan, baimena eman beharko diote Gipuzkoako Garraio Agintaritzari beraien errentaren gaineko datuak kontsultatu eta txartel hobariduna eskuratzeko eskubidea duten ala ez erabaki ahal izateko.
– Zenbat balio dute txartelek?
Txartel guztiek 5 € balio dute. Txartel Sozialari dagokionez, zenbateko hori txartela kargatzen den lehen aldian itzuliko zaio erabiltzaileari.
– Nola jasoko dut nire Mugi txartel berria?
Mugi txartel berria ohiko establezimenduetan eskatzen dutenek (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak), eskaera egin eta aste batzuetara jaso beharko dute txartela establezimendu horietan (galdetu epeak establezimenduan). Halere, eskaera Mugiko web orriaren bitartez edo posta bidez egiten dutenek txartela posta bidez jasoko dute euren etxean, eskaera egiterakoan adierazten zaien epean.
– Zer baldintza bete behar dute erabiltzaile sozialek deskontuak izateko?
Gaur egun Dbuseko txartel soziala erabiltzen duten guztiek badituzten jada Mugiko kolektibo sozialari dagozkion deskontuak izateko baldintzak. Erabiltzaile sozialek txartela baimendutako establezimenduetan eskatu beharko dute, eta erabiltzailearen ezaugarrien arabera eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte, ondoren aipatzen diren Mugi txarteletako bat eskatu beharko dute:
o Adinekoentzako Mugi Txartela: 65 urtetik gorakoak.
o Ezinduentzako Mugi Txartela: % 65eko ezintasuna edo ezintasun handiagoa dutenak, edo 7ko mugikortasun maila edo handiagoa dutenak.
o Mugi txartel soziala: Aurreko erabiltzaile profiletako batean ere sartzen ez diren Dbuseko gainontzeko erabiltzaile sozialak.
– Zer baldintza bete behar dute 65 urtetik gorako erabiltzaileek deskontuak izateko?
Deskontuak izateko, 65 urtetik gorako erabiltzaileek Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez eskaera egin baino hiru hilabete lehenagotik, eta beraien urteko diru sarrerak ezin dira IPREMa -Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa- (15.975,32 € urtean) baino 2,5 aldiz handiagoak izan.
– Zer baldintza bete behar dute ezinduek deskontuak izateko?
Deskontuak izateko, Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez eskaera egin baino hiru hilabete lehenagotik, eta % 65eko ezintasuna edo ezintasun handiagoa dutela, edo 7ko mugikortasun maila edo handiagoa dutela egiaztatu beharko dute. Horretaz aparte, beraien urteko diru sarrerak ezin dira IPREMa -Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa- (15.975,32 € urtean) baino 2,5 aldiz handiagoak izan.
– Zer baldintza bete behar dute gazteek deskontuak izateko?
Deskontuak izateko, Gipuzkoan erroldatuta egon beharko dute, gutxienez eskaera egin baino hiru hilabete lehenagotik, eta 18 urtetik beherakoak izan. 18 urte baino gehiago badituzte edo laster 18 urte bete behar badute, egiaztatu egin beharko dute beraien urteko diru sarrerak ez direla IPREMa -Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoa- (15.975,32 € urtean) baino 2.5 aldiz handiagoak.
– Zer baldintza bete behar dute familia ugariek deskontuak izateko?
Deskontuak izateko, familia ugari orokorra edo berezia direla egiaztatu beharko dute.
4. AUTOBUSEAN BIDAIATZEA
– Non eta nola baliozkotzen da txartela autobusaren barruan?
Dbuseko autobusetan txartela sartzean baino ez da baliozkotzen, eta inoiz ez autobusetik jaisterakoan. Kontuan hartu behar da Lurraldebus autobusetan txartela irteeran ere baliozkotu behar dela, baina ez Dbus autobusetan.
– Autobusetik jaisten naizenean txartela baliozkotu behar dut?
Ez, Dbuseko autobusetan, txartela ez da inoiz baliozkotzen autobusetik jaisterakoan.
– Zer prezio deskontatuko didate Lurraldebus eta Mugi txarteletan baliozkotzeko makinatik pasatzean?
Dbuseko autobusetan, beti txartela arruntari dagokion prezioa deskontatzen da, hau da, 0,91 €-ko tarifa 1-20 arteko bidai kopuruarekin, 0,73 €-koa 21-50 arteko bidai kopuruarekin, eta 0,17 €-koa, 51 bidaiatik gora egiten direnean.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Zer gertatuko da txartelean saldorik ez badaukat?
Txartel arruntean bidaia beste dirurik ez daukanak, ezin izango du bere txartela Dbusen baliozkotu. Hau da, txartela baliozkotu ahal izateko, Lurraldebus eta Mugi txartela erabiltzen dutenek, bakoitzari dagokion hobaria alde batera utzita, gutxienez ondoren aipatzen diren diru zenbatekoak eduki beharko dituzte txartelean: 0,91 € lehen bidai tarterako; 0,73 €, bigarren bidai tarterako; eta 0,17 €, hirugarren bidai tarterako.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Baliozkotu dezaket beste baten bidaia nire txartelarekin?
Mugi eta Lurraldebus txartel guztiek, Mugi txartel anonimoek izan ezik, argazkia dute, eta pertsonalak eta eskualdaezinak dira; beraz, ezin da beste batzuen bidaia baliozkotu.
Txartel berarekin erabiltzaile baten baino gehiagoren bidaiak baliozkotu ahal izateko, Mugi txartel anonimoa sortu da eta horrekin bai dela posible. Txartel horrekin nahi beste bidaia baliozkotu daitezke Dbusen, betiere txartelean horretarako dirua badago. Baliozkotuko den bidaia bakoitzarengatik ordainduko den prezioa 0,91 € izango da beti.
5. TARIFAK
– Nola funtzionatzen du garraio publikoa gehiago erabiltzen duenari deskontu handiagoa aplikatzeko sistemak?
Deskontuak progresiboak dira, hau da, zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa orduan eta deskontu handiagoa aplikatuko da. Horrela, hilabete batean egindako bidaiak kontagailu batean metatuko dira, eta hurrengo hilaren hasieran kontagailula zeroan jarriko da. Zenbat eta bidaia gehiago egin hilabete batean, orduan eta handiagoa izango da aplikatuko den deskontua.
Deskontuak aplikatzeko hiru tarte ezarri dira egindako bidai kopuruari lotuta:
o 1 eta 20 bidaia artean, % 45eko deskontua aplikatuko da.
o 21 eta 50 bidaia artean, % 56ko deskontua aplikatuko da.
o 51 bidaiatik gora, deskontua % 90ekoa izango da.
Deskontua kalkulatzeko, noizbehinkako bidai txartela hartuko da erreferentziatzat, 1,65 €-koa, eta deskontu horiei Lurraldebusen eta Mugin kolektibo berezi bakoitzari dagozkion deskontuak gehitu beharko zaizkie. Deskontu horiek beti txartela kargatzean aplikatuko dira.
Mugiko txartel anonimoa izango da deskontuak edo hobariak metatuko ez dituen bakarra; izan ere, txartel horrek tarifa bakarra izango du, 0,91 €-koa, txartel arruntak lehen bidai tarterako duen tarifa, alegia.
– Zer prezio deskontatuko zait Lurraldebus eta Mugi txarteletan baliozkotzeko makinatik pasatzean?
Dbuseko autobusetan, beti txartela arruntari dagokion prezioa deskontatuko da, hau da, 0,91 €-ko tarifa egindako bidai kopurua 1-20 artekoa bada, 0,73 €-koa, 21-50 artekoa bada, eta 0,17 €-koa, 51 bidaiatik gora bada.
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Zer kolektibok izango dute deskonturen bat?
Hauexek dira tarifakLurraldebusen eta Mugin deskontu gehigarriren bat duten kolektiboak:
o Kolektibo soziala: % 108ko hobaria kargan
o Adinekoen kolektiboa: % 108ko hobaria kargan
o Ezinduen kolektiboa: % 108ko hobaria kargan
o Gazteen kolektiboa: % 14ko hobaria kargan
o Familia ugari orokorren/arrunten kolektiboa: % 25eko hobaria kargan
o Familia Ugari berezien kolektiboa: % 100eko hobaria kargan
Kolektibo bakoitzari dagokion hobaria (gaztea, familia ugaria, soziala, adinekoa eta ezindua) kargatzean aplikatuko da, eta inoiz ez Dbuseko autobusean.
– Deskontua duen kolektibo batekoa izateagatik dagokidan deskontua, noiz aplikatuko didate?
Kolektiboei dagokien deskontua txartela kargatzean aplikatuko da. Adibidez, Adinekoen kolektiboko erabiltzaile batek txartela 10 €-rekin kargatzen badu, zenbateko horren % 108 sartuko zaio txartelean; hortaz, txartelean kargatutako 10 €-ak + hobariaren 10,80 €-ak izango ditu. Hau da, txartelean 20,80 € gehi kargatu aurretik txartelean zegoen saldoa egongo da guztira. Hobari horrekin, bidaia bakoitzagatik egiten zaion azken deskontua % 52koa da.
– Metatzen al dira bidai kontagailuan beste garraiobideetan egiten ditudan bidaiak? Eta kontuan hartzen al dira bidaia horiek deskontuen aplikaziorako?
Bai, Gipuzkoako Tarifen Baterakuntzan sartuta dauden garraiobideak badira, hau da, Dbus, Lurraldebus, Euskotren eta Errenteriako, Irungo, Hernaniko, Arrasateko, Zarauzko eta Eibarko hiri barruko autobusak badira.
Renfen egindako bidaiak, ordea, ez dira bidai kontagailuan metatuko eta ez dira deskontu progresiborako kontuan hartuko; halere, Lurraldebus/Mugi txartel arruntekin ordaindu ahal izango dira, eta ordaindu beharreko zenbatekoa Renfeko bidai txartel arruntari dagokiona izango da.
– Zer prezio ordainduko da Dbuseko autobusen arteko garraio aldaketetan? Eta beste garraiobideen artekoetan?
Dbuseko autobusen artean baimenduta dauden linea aldaketak, linea aldaketen taulan onartzen direnak, doan izango dira, betiere lehen autobusean baliozkotzen denetik bigarren autobusean baliozkotzen denera arte 45 minutu baino gehiago igaro ez bada. Linea aldaketen taula autobus markesinetan dago ikusgai, bai eta www.dbus.eus Dbuseko web orrian ere.
Operadore desberdinen arteko garraio aldaketetan (adibidez, Dbus eta Lurraldebus garraioen arteko autobus aldaketak), ibilbidearen bidai txartelik garestiena ordainduko da eta merkeenaren % 25. Zenbatekoa garraio aldaketa bukatu eta gero kalkulatuko da.
– Zer prezio du gaueko txartelak? Gaueko bidaiak metatzen al dira bidai kontagailuan? Eta deskontu handiagoa izateko balio al dute?
Gaueko bidai txartelak 2,10 € balio du, bai paperezko bidai txartelerako bai txartela erabiliz erositakorako. Gaueko tarifarekin egindako bidaiak bidai kontagailuan metatuko dira, eta hobaria izateko eskubide dutenek dagokien hobaria izango dute, hobaria kargarekin batera aplikatzen baitzaie.
– Hileko bonuak egoten jarraituko da?
Ez. Tarifa sistema berrian jada badira deskontu progresiboak erabileraren arabera.
– Haurrek, zer adinetik aurrera ordaindu beharko dute?
5 urtetik gorako haurrek bateraketako garraiobide guztietan ordaindu beharko dute, eta dagokien gazteentzako Lurraldebus edo Mugi txartela eduki beharko dute, txartel bi horiek tarifa bateraketatik aurrera indarrean egongo direlako. Dbusen 5 urtetik beherako haurrekin bidaiatzeko, gidariari haurren doako bidai txartela eskatu beharko zaio. Haurrentzako aulkiarekn autobusaren erdiko atetik sartuz gero, bertako baliozkotze makinan baliozkotuz gero txartela, ez dago gidariari haurrarentzako txartela eskatu beharrik, baliozkotzean haurren txarbel birtual bat ere sortzen baita.
6. KARGAK
– Non kargatzen dira Lurraldebus eta Mugi txartelak?
Lurraldebus eta Mugi txartelak prensa saltokietan kargatzen dira, bai eta posta bulegoetan eta Kutxak horretarako prestatu dituen 200dik gora kutxazain automatikoetan ere. Kutxan konturik ez dutenek 0,50 €-ko komisioa ordaindu beharko dute txartela Kutxako kutxazainetan egiten den karga bakoitzeko, bakarrik kutxazainetan.
Donostian kalean ere karga daitezke txartelak, Askatasunaren hiribideko 20an dagoen makinan, Txurruka kalearen parean.