Dbusen tarifa berriak 2016ko apirilaren 1etik aurrera
Aurreikusten denez, 2016ko apirilaren 1ean indarrean sartuko dira Dbuseko tarifa berriak. Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagusiak 2015eko urriaren 28an onartu zituen tarifak izango dira. Berez, prezioen eguneraketa izan da; izan ere, azken bi urteetan prezioak ez dira aldatu, 2014an azken aldiz berrikusi zirenetik.
Tarifa berriak gaur egun daudenen %1 baino zertxobait handiagoak dira, eta igoera horri esker finantzatu ahal izango dira Atxotxako autobus geltoki berriari lotuta Dbusek izango dituen zerbitzu berriak abian jartzeko lanak. Hauek dira zerbitzu berri horiek:
– Gipuzkoa plaza-Atotxa (44 Linea) eta 45 Atotxa-Antigua (45 Linea) linea berriak; hurrenez hurren, Atotxako autobus geltoki berria Erdialdearekin eta Antigua-Errotabururekin lotuko dituzte linea horiek.
– Linea hauen ibilbideen aldaketak: 17-Gros-Amara-Miramon Linearen ibilbidea zabaltzea, Ospitaleetarantz eta Miramonerantz zabaltzea; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza Linearen ibilbidea aldatzea Grosen, Nafarroa Hiribidetik, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrieta Groseko anbulatorioarekin lotzeko; 37-Rodil-Zorroaga Linearen ibilbidea aldatzea, Aldunaeneko aldeari zerbitzua emateko; eta 41-Martutene-Egia-Gros Linearen ibilbidea aldatzea, Egia Atotxako geltokiarekin lotzeko eta Aldunaene aldeari zerbitzua emateko.
– Zerbitzu gehiago larunbat gauetan, 16 Linean (Igeldo), 3 Linean (Roke-Aldakonea) eta 37 Linean (Rodil-Zorroaga).
Zerbitzu berriekin Dbuseko eskaintza %5 handiagoa izango da (2,5 milioi plaza gehiago eskainiko dira urtean).
Tarifa sistema berria
Dbuseko tarifa sistema berria honela geratuko da:
Eskudirutan |
2016ko prezioa |
Noizbehinkako tiketa |
1,70 € |
Gaueko tiketa |
2,10 € |
MUGI Txartela |
|
1-20 bidaia |
0,93 € |
21-50 bidaia |
0,74 € |
51-90 bidaia |
0,17 € |
91 bidaia edo gehiago |
0,17 € |
Txartel Anonimoa |
0,93 € |
Kolektibo berezietakoek orain arteko hobari berak izango dituzten txartela kargatzean.