Berriak

Dbusen udako kanpaina, Hip, hip, uda!

Dbusek Donostiako udaz inoiz ez bezala gozatzeko proposamena egin nahi die erabiltzaileei, hiriko txoko guztiak esploratu eta uda hau betiko errutinatik kanpoko jarduerak egiteko aprobetxatu dezaten. Dbusek Donostian egiten diren plan guztien lekuko izan nahi du, udako plan horien partaide eta bideratzaile izan nahi du, erabiltzailea zaintzen jarraitu nahi du helmugara irits dadin.  Horregatik, aurten Dbusen udako kanpainak 31 plan ezberdin egiteko gonbitea luzatzen du, Dbusen 31 lineak erabiliz. Linea horiek Donostiako txoko guztietara eramango dituzte erabiltzaileak, eta txoko horietaz gozatzeko moduko planak eskainiko.

Irudi fresko eta koloretsuetan islatutako ideia hauek Higinia Garay “Higi Vandis” @vandis diseinatzailearen lana dira, eta Golocal-ek diseinatutako planen testuekin batera doazen argazkiak, berriz, Thais Varela @azulclaritocasiblanco argazkilariak egin ditu. Kanpainak uztailaren 20tik 31ra iraungo du, eta Dbuseko 3 autobusetan erakutsiko ditu bere ilustrazioak. Horrez gain, hainbat markesinatan ere egongo dira ikusgai. Era berean, bideo batzuk prestatu dira autobus barruko pantailetan eta sare sozialetan emateko, non kanpainari buruzko material guztia erakutsiko den.

Kanpainaren lehen egunari lehiaketa batekin emango zaio hasiera. Lehiaketa horretan, kanpainaren totebag esklusibo batekin sarituko dira Dbusek proposatutako planetako batez gozatzen ari direla erakutsiz story bat argitaratzen duten 100 pertsonak.

Gainera, mikrosite bat sortu da 31 planetan sartzeko, esteka honetan ikus daitekeen bezala: www.hiphipuda.eus/eu/