#dbusUDA “Bizi Donostia!” argazki lehiaketako irabazleak
Gaur, irailak 26, Dbusek FNAC-en laguntzarekin antolaturiko #dbusUDA “Bizi Donostia” argazki lehiaketaren sari banaketa ospatu da FNAC-eko Forum-ean.
Instagram, Twitter eta Facebook plataforma sozialetan egin den lehiaketa hau, uztailan, abuztuan eta irailan zehar luzatu da, eta 800 argazki baino gehiago aurkeztu dira. Udako aste bakoitzean 3 argazki aukeratu dira, eta hauek aldi berean finalista izatera pasa dira.
Fnac-eko, Donostiako Udaleko eta Dbuseko langileez osatutako epaimahaiak finalisten artean 3 irabazleak hautatu ditu. Hauez gain, aipamen berezia merezi izan duten beste 3 argazki aukeratu ditu
Hauek izan dira sarituak:
- 1. Saria: Iñigo Garvi (argazkia ikusi)
- 2. Saria: David Tijero (argazkia ikusi)
- 3. Saria: Salva Vallejo (argazkia ikusi)
- Aipamen berezia: Fanny Bonnin (argazkia ikusi)
- Aipamen berezia: Xabier Soro (argazkia ikusi)
- Aipamen berezia: Nagore del Pozo (argazkia ikusi)
Dbusek parte hartu duten persona guztiei egindako esfortzua eta izandako sormena eta originaltasuna eskertu nahi die, eurentzat Donostiako udak duen esanahia argazki bitartez harrapatzeko garaian.