Berriak

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen”

“Donostia iraunkor baten alde… mugitu Dbusen” lemapean, Dbusek autobusaren erabileraren gaineko sentsibilizazio eta sustapen kanpaina bat abiarazi du, Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, zeina irailaren 16tik 22ra ospatuko baita. Kanpainarekin asmoa da garraio publikoaren onurei lotutako ideiak zabaltzea eta mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak sustatzeko Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak bultzatu duen programan parte hartzea. 

Autobus garraio publikoa ibilgailu pribatuaren ordezko aukera bikaina bihurtzen duten bost ideiak dira kanpainaren ardatza, eta ideia horiek grafiko honetan jasotzen dira:

– Garraio publikoan bidaiatzeak ahalbidetzen dizu bidaiaren denbora beste zeregin batzuetarako erabiltzea

– Gastuak murrizten uzten dizu

– Ingurumena zaintzen da

– Espazio publikoaren erabilera hobetzen da

– COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen dira

Horiek dira garraio kolektiboa erabiltzeak dauzkan abantailetako batzuk, eta kanpaina honen bitartez abantaila horiek ikusi ahal izango dira hainbat euskarritan, hala nola autobusen errotuluetan, markesinetako karteletan, autobusen barruko pantailetan, web orrian eta sare sozialetan.

Helburua da aldaketa txikiak egitea eta horren bidez mugikortasun iraunkorraren ereduan aurrera egiten jarraitzea Donostian, garraio publikoan bidaiarik gehien erregistratzen dituen hirietako bat baita. Hain zuzen ere, Europan bidai kopururik handieneko hirietako bat da eta Espainian Donostiaren antzeko neurria duten gainerako hirietako baino askoz bidai kopuru handiagoa dauka.