Berriak

Ibilgailu elektriko bat probatzen Taxibus zerbitzuan

Gaur, Ulia aldean zerbitzua ematen duen Dbuseko TB6 Uliako Taxibusa Mercedes etxearen ibilgailu elektriko bat erabiltzen ari da. Ibilgailua Goiko-Autori laga zaio eta Taxi Donostia probatzen ari da, Gros eta Ulia bitartean dauden eskaerei erantzuteko Dbusekin batera eskaintzen duen zerbitzuan.

Lagapena Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuak kudeatu du, hiriko taxi zerbitzuak ibilgailu horien ezaugarriak frogatu ahal ditzan, REPLICATE proiektu europarraren baitan, proiektuak 12 taxi elektrikoren erosketa diruz lagunduko baitu.  

elek_01 elek_02

Ibilgailu elektrikoa Mercedes etxearen Clase B 250E modelokoa da, eta gutxi gorabehera 200 km-ko autonomia du; beraz, gauez zein egunaren erdialdean kargatzen da. Ibilgailua iraunkorra da ingurumenaren aldetik, eta ez du batere zaratarik egiten eta ez du batere kutsadurarik igortzen, Dbusek bere flotan 20 autobus hibridoekin batera dituen 3 autobus elektrikoen antzera. Euskadiko flotarik ekologikoena da eta, mugikortasunari dagokionez, erreferentea da estatu mailan.