Berriak

Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza bat bisitan Dbus-en

Dbusek Mallorcako Garraio Partzuergoaren ordezkaritza baten bisitan hartu du bere instalazioetan. Mallorcako ordezkaritzako kideek Kotxetegietako instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta Donostiako autobusetan instalatutako azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak egiaztatu ere egiaztatu dituzte.mallorca_2016

Ordezkaritzak Dbusen inplementatuko sistemak ezagutu ditu. Esaterako, antibunching-erako (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema,  Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) edo Donostiako hiriko BRT sistema berritzailea (Bus Rapid Transit).

 Mallorcako ordezkaritzak autobus erabiltzaileentzako informazio sistemak ere ikusi ditu, izan ere, erabiltzaileek Dbusen web orriak, mugikorretarako app ofizialak, panel elektronikoak eta geltokietan informazioa QR kode, SMS eta Bluetooth bidez eskuratzeko dauden beste sistema batzuk erabili ditzakete autobusen iritsiera orduak ezagutzeko. Egiaztatu ahal izan dute, halaber, itsuentzako audio sistemaren funtzionamendua eta txartelak azkarrago eta eraginkortasun handiagoz balioztatzen dituzten makinak, bai eta autobusen erabilera, efizientzia eta segurtasuna kontrolatzeko eta alderdi horien hobekuntza kudeatzeko sistemak ere. 

Era berean, CTMko arduradunak interesatuta agertu dira Dbusek dituen autobus elektrikoez eta autobus hibridoez, ingurumena gehiago errespetatzen duen teknologia baitute, Dbus ekologiarekin eta iraunkortasunarekin etengabe konprometituta dagoela agerian utzita. Dbusek 3 autobus %100 elektriko ditu eta 16 autobus hibrido. Datozen asteetan, aurreikusita dago beste 4 ibilgailu hibrido helduko direla, beraz, 2016a bukatu baino lehen 12 metroko flotaren %25 ibilgailu elektriko-hibridoz osatuta egongo da.

Dbusen oso garrantzitsutzat jotzen dugu hiriko garraioaren hobekuntzan lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, bere testuinguru partikularreko premietan zentratuta baina ikuspegi globalarekin, izan ere, kanpoko esperientzietatik ikasteko aukera ematen du eta etorkizuneko ikuspegi berri bat ere bai, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeaz aparte.