Berriak

Martxoak 3, Dbuseko bonobus arruntak erabiltzeko azken eguna

Martxoaren 4an, astelehenean, Gipuzkoako Tarifa Bateratua indarrean jarriko da; beraz, martxoaren 3a izango da Dbuseko bonobus arruntak Dbuseko autobusetan bidaiatzeko erabili ahal izango diren azken eguna.

Denbora bat da Dbuseko txartel arruntak kargatu ezin direla, baina, martxoaren 4tik aurrera Dbuseko txartel bat ere ezin izango da gehiago kargatu.

2008an Dbusek txartelak aldatzeko prozesua abian jarri zuen bidaia tituluak poliki-poliki egokitzen joan ahal izateko eta, bide batez, Dbuseko erabiltzaileei Gipuzkoako garraiobide publikoen tarifen sistema bateratu berrian sartzen laguntzeko.

DBUSEKO BONOBUS ARRUNTA
Argazkirik gabeko Dbuseko txartel arrunta 2012aren amaieraz geroztik ezin da kargatu, eta Dbuseko txartel arrunta argazkiduna, berriz, otsailera arte kargatu ahal izan da. Txartel biak martxoaren 3ra arte erabil daitezke Dbusen, hain juxtu tarifak bateratu baino egun bat lehenagora arte.

Martxoaren 4tik aurrera, Dbuseko bonobus arruntaren erabiltzaileek Lurraldebus edo Mugi txartel bat eduki beharko dute Dbuseko autobusetan bidaiatu ahal izateko. Horregatik, Lurraldebus edo Mugi Txartelik ez duten Dbuseko bonobus arruntaren erabiltzaile guztiek Mugi txartel berria eskuratu beharko dute Dbuseko autobusetan bidaiatu ahal izateko eta bidaia horietan deskontuak edukitzeko.

Mugi txartel berria eskatzeko, ohiko salmenta guneetara joan beharko dira (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak) edo eskaera egin Mugiko web orriaren bitartez edo posta bidez.

Eskaera egiteko behar den dokumentazio osoa Dbuseko webgunean dagoen Ohiko Galderak izeneko atalean dator zehaztuta.

Jada Lurraldebuseko txartel arrunta duten erabiltzaileek txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute martxoaren 4an tarifak bateratu ondoren ere tarifa bateratuaren baldintzetan, eta beraz ez dute txartel berririk erosi behar.

DBUSEKO BONOBUS SOZIALA
Dbuseko bonobus sozialaren erabiltzaileek martxoaren 3ra arte, hau da, tarifak bateratuko diren egunaren bezperara arte kargatu ahal izango dute beren txartela. Halere, txartela Dbuseko autobusetan erabili ahal izango dute bere saldoa agortu arte edo gehienez ere 2013ko irailaren 3ra arte.

Beraien bonobus sozialaren saldoa agortu ondoren, Dbuseko bonobus sozialaren erabiltzaileek Lurraldebus edo Mugi txartel berria eduki beharko dute Dbuseko autobusetan bidaiatu ahal izateko. Horregatik, Lurraldebus edo Mugi txartelik eduki ez eta oraindik eskatu ez duten Dbuseko bonobus sozialaren erabiltzaileak Easo 74an dagoen Agintaritzaren bulegora edo Goikoa jauregian, Morlansen eta Altzan dauden Udalinfoetara joan beharko dira martxoaren 1a baino lehen. Ondoren, ohiko salmenta guneetan eskatu ahal izango dute txartela (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak), edo Mugiko web orriaren bitartez eskaria egin.

DBUSEKO HILEKO BONUA

Dbuseko hileko bonuak martxoaren 3ra arte, hau da, tarifak bateratuko diren egunaren bezperara arte kargatu ahal izango dira. Halere, txartela bonuaren balioa iraungi arte erabili ahal izango da.

Bonua iraungi ondoren, Dbuseko hileko bonuaren erabiltzaileek Lurraldebus edo Mugi txartel bat eduki beharko dute Dbuseko autobusetan bidaiatu ahal izateko. Horregatik, Lurraldebus edo Mugi Txartelik ez duten Dbuseko hileko bonuaren erabiltzaile guztiek Mugi txartel berria eskuratu beharko dute Dbuseko autobusetan bidaiatu ahal izateko eta bidaia horietan deskontuak edukitzeko.

Mugi txartel berria eskatzeko, ohiko salmenta guneetara joan beharko dira (baimendutako kiosko, liburu denda eta estankoak) edo eskaera egin Mugiko web orriaren bitartez edo posta bidez.

Eskaera egiteko behar den dokumentazio osoa Dbuseko webgunean dagoen Ohiko Galderak izeneko atalean dator zehaztuta.

Jada Lurraldebuseko txartel arrunta duten erabiltzaileek txartela erabiltzen jarraitu ahal izango dute martxoaren 4an tarifak bateratu ondoren ere tarifa bateratuaren baldintzetan, eta beraz ez dute txartel berririk erosi behar.

DBUSEKO TXARTELETAN SALDOA SOBRATZEN BADA
Beraien txarteletan saldoa duten Dbuseko txartelen erabiltzaileek diru hori berreskuratu ahal izango dute 2013ko martxoaren 14a baino lehen Kutxara edo Euskadiko Kutxara joanda. Kutxan saldoa zuzenean itzuliko zaie kutxazain automatikoen bitartez, txartela baliogabetzen den unean. Euskadiko Kutxan, berriz, leihatiletan egin beharko da izapide hori.