Berriak

Vectaliako eta Ekialdebuseko ordezkaritza baten bisita eduki du Dbusek

Dbusek Vectaliako (mugikortasuna eta zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa) eta Ekialdebuseko (Bidasoaldea eta Oarsoaldea Donostiarekin lotzen dituen garraio publikoko operadorea) ordezkariek osatutako talde baten bisita hartu du bere instalazioetan. Bisitan, Konpainia parte hartzen ari den azken proiektuak aurkeztu dizkiete Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerenteak, Javier Vallejo zuzendari laguntzaileak eta Eduardo González zuzendari teknikoak, eta Donostiako autobus flotan inplementatutako azken berrikuntza teknologikoen berri ere eman dizkiete.

Konpainia buru-belarri gauzatzen ari den eta flota deskarbonizatu eta 0 emisioko flota bihurtzea ahalbidetuko dien elektrifikazio proiektua ezagutu dute. Era berean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko prozesuak optimizatzeko proiektua ezagutu ahal izan dute. Horretaz aparte, ordezkaritzak Kotxetegietako azpiegitura osoa berritzeko egiten ari diren eta konpainiak etorkizunean izango duen flota %100 elektrikoa hornitzea ahalbidetuko duten lanen aurrerapena ikusi ahal izan dute.

Era berean, Dbuseko zuzendariak azken urteotan Dbusen ezarritako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu, hala nola autobusen okupazioak kontrolatzeko sistema eta eskaria iragartzeko sistema. Era berean, ustiapenean laguntzeko SAE sistemaren eta Dbuseko ticketing sistemaren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, batez ere QR kodeekin eta kontakturik gabeko banku txartelekin zein gailu mugikorrekin ordaintzeko sistema; geltokiak sentsorizatzeko sistema, geltokiko erabiltzaileen zenbaketaren kontrol ia zehatza egitea ahalbidetzen duena, eskaera aurreikustea ahalbidetuta; edo Konpainiako autobusetako bidaiarien jatorria-helmuga matrizea, big datan oinarrituta. Azkenik, Smart-Klima sistemarekiko interesa agertu dute. Autobusen klimatizazio sistema monitorizatzeko eta bere funtzionamendua hobetzeko balio du sistema horrek.

Dbusek oso garrantzitsutzat jotzen du nazioartean hiri garraioa hobetzeko euren testuinguru partikularrean zentratuta baina ikuspegi globalarekin lanean ari diren enpresa eta erakundeekin harremanetan egotea, izan ere, horrek kanpoko esperientzietatik ikasteko eta etorkizuneko ikuspegi berri bat izateko aukera ematen du, lankidetza berriak eta baterako proiektuak sortzeko aukerak irekitzeko aukeraz gain.