Berriak

WRI Mexico aholkularitzaren ordezkaritza bat Dbus-en bisitan, elektromugikortasunaren alde egindako apustua ezagutzeko

WRI Mexico aholkularitza (World Resources Institute) garapenari, hiritarren ongizateari eta baliabideen ustiapenari buruzko ikerketak egiten dituen erakunde bat da, eta Mexikoko Hirian du bere egoitza. Erakundearen ordezkaritza bat egon da Dbuseko instalazioetan, bisitan. Ordezkaritzak, Europatik bisita teknikoak egiten ari baita, Kotxetegien instalazioak ezagutu ahal izan ditu eta Dbuseko autobus flotan instalatu diren azken aurrerapen teknologikoen xehetasunak eta flotako ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ikusi. 

Hain zuzen ere, WRI Mexicoren ordezkaritzaren bisita Dbusen autobus elektriko eta hibridoetan zentratu da,  ingurumenarekin errespetutsuagoa den teknologia baitute  eta haiei esker estatu mailan elektromugikortasunaren erreferente nagusietakoa bihurtu baita. Dbusek 3 autobus %100 elektriko eta 20 autobus hibrido dauzka. Beraz, 12 metroko autobusen %25 ibilgailu elektriko-hibridoak dira. 

Ordezkaritzak, halaber, Dbusen ezarritako beste sistema batzuk ezagutu ditu, hala nola Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE), antibunching sistema (autobusek bat ez egiteko sistema) eta gidatze eraginkorrerako sistema, Donostiako hiriko BRT autobus berritzailea (Bus Rapid Transit) eta ticketing sistema, zeinari esker Dbusek abiadura komertziala handia duen (17,5 km/h) eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten. 

Ordezkaritzak oso positiboki baloratu ditu Dbusen autobus sarearen erabileraren datu altuak. Era berean, ordezkaritzak Dbus big data abiapuntu hartuta erabiltzaileek leku batetik beste batera mugitzeko dituzten ohiturak eraikitzeko garatzen ari den sistema aitzindaria ere ezagutu ditu.