2018ko ekainean Dbus eta Donostiako Udalak B8 – Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa Gautxori linean eskaripeko geldialdien proiektu pilotua jarri zuen martxan. 2019an zerbitzua Gautxori linea guztietara zabaldu da, emakumeen eta 18 urtetik beherakoen etxerako itzuleran segurtasuna hobetzeko.
Zertan datza zerbitzua?
Zerbitzu honek lineako ibilbidearen geltoki ofizialen artean geldialdia eskatzeko aukera ematen du, betiere baimenduta dauden kale-tarteetan.
Zein zerbitzutan dago baimenduta?
Dbusen Gautxori linea guztietan. Gautxoriak gaueko zerbitzuak dira, 00:00etatik aurrera eskaintzen dira ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan.
Nork eskatu dezake eskaripeko geldialdia?
Eskaripeko geldialdia gidariari eskatu behar zaio berariaz, eta emakumeek eta 18 urtetik beherakoek egingo dute eskaera. Jaisteko baino ez dira izango geldialdiak. Geldialdi horietan ezin izango da autobusera igo.
Nola eskatzen da eskaripeko geldialdia?
Erabiltzaileak berak jaitsi nahi duen lekua baino geltoki bat aurretik eskatu beharko dio gidariari, zuzenean. Gelditzeko eskaera egin duen erabiltzaileak autobusaren aurreko aldera joan beharko da, aurreko atetik jaitsi beharko baita.
Ibilbidearen zer zatitan egin daiteke eskaera?
Gautxori linea bakoitzak eskaera egin daitekeen kaleak definituta dauzka. Kontsultatulinea bakoitzaren informazioa xehetasun gehiagorako.
Zer baldintza bete behar ditu leku batek bertan eskaripeko geldialdia egin ahal izateko?
Funtsezkoa izango da lekuan gutxienez 1,5 metroko zabalera duen espaloia egotea eta arrisku egoerak ez sortaraztea. Egoera hauetan, nagusiki, ez da jaisterik egongo:
- Ezingo da izkina, bidegurutze nahiz bidebanatze batetik bost metrora baino gutxiagora gelditu.
- Ezingo da oztopatu ibilgailuak pasabide lizentzia dutela behar bezala seinaleztatzen duten eraikinetara pasatzea, ez pertsonek eraikin batera sartu nahiz ateratze ohiko lekuak erabiltzea ere.
- Ezingo da geldialdirik egin seinaleak bete behar dituzten erabiltzaileei seinale horiek ikustea galarazten zaien tokietan, ez eta besteri maniobrak eginarazten zaienetan ere.
- Ezingo da geldialdirik egin irlatxo, erdibitzaile, sestran dauden pasaguneetan, bizikletazaleen pasaguneetan, oinezkoen pasaguneetan eta espaloia janda dagoen lekuetan.
- Ezingo da geldialdirik egin gelditzea debekatuta dagoela seinaleztatuta dagoen nahiz arauek hala ezartzen duten tokietan.
Halere, zalantzazko egoeretan gidariaren irizpideak edukiko du lehentasuna.
Nola eskatu dezake eskaripeko geldialdia gurpildun aulkian bidaiatzen duen pertsona batek?
Arrapalatik autobusera igotzean, gurpildun aulkian doan bidaiariak hon jaitsi nahi duen jakinaraziko dio gidariari. Gidariak erabiltzaileari jakinaraziko dio ea eskatutako lekuan baldintza egokiak dauden arrapala jaisteko eta baldintzak egokiak ez badira beste leku bat proposatuko dio jaisteko.
> Eskuorria deskargatu (pdf)