Berriak

“DbusBideoa” lehiaketa, Facebook bidez

Web_concurso_videoDonostiako Tranbia Konpainiaren 125. urteurrena dela eta, eta antolatu diren ospakizunekin jarraituz, DBUS eta FNACek, bideo laburren lehiaketa antolatu du Facebook bidez, autobusetako erabiltzaileen sormena eta garraio publikoaren sustapena bultzatzeko asmoarekin.

Lehiaketa hau, edozein kamera motarekin bideo bat grabatzen duten (profesionala edo ez, telefono mugikorra edo argazki kamera) pertsona guztiei irekita dago. Bideoak minutu 1eko iraupena izango du gehienez eta DBUSeko autobusekin zerikusia izan beharko du.

Lehiaketan izen emateko, erabiltzaileak,  bere Facebook kontuarekin Dbus Facebookeko profilean “atsegin” botoia sakatu beharko du eta DbusBideoa atalean, bideoa igo ahal izango du. Erabiltzaile bakoitzak bideo bakar batekin parte hartu ahal izango du.

Parte hartzeko epea zabalik egongo da 2012ko maiatzaren 22tik ekainaren 22ra arte.

Lehiaketan parte hartu

Epaimahaiaren saria

Parte hartutako bideo guztien artean, epaimahaiak “DbusBideoa” lehiketaren irabazlea izango den bideoa aukeratuko du. Epaimahaia Donostiako Udaleko, Dbuseko eta FNACeko langilez osatua egongo da eta bideoaren sormena, mezua, originaltasuna baloratuko ditu.

Bideo irabazlearen egileak, BQ PASCAL LITE TABLET batekin batera, Dbusen erabiltzeko hileko bono mugagabea sei hilabetez eta 125. urteurreneko  oroigarriak jasoko ditu.

Osagarri bezela, sari popular bat egongo da. Sari hau, jendearen bozka gehienak jasotzen dituen bideoaren egilearentzat izango da. Facebook kontua duen edozein pertsonak, lehiaketan parte hartutako edozein bideoarengatik bozkatu egin ahal izango du. Bozkatzeko, Dbus Facebook profilean sartu, “atsegin” sakatu eta DbusBideoa atalean, gehien gustoko duen bideoan “votar” egitearekin nahiko izango da. Erabiltzaile bakoitzak gehienez 3 bideo aukeratu ahal izango ditu eta soilik bozka bat egin ahal izango du bideo bakoitzeko.

Bozkatzeko epea zabalik egongo da 2012ko ekainaren 23tik ekainaren 30a arte.

Lehiaketaren oinarriak Dbuseko Facebooken eta Dbusen web orrian www.dbus.eus eskuragarri daude.

Oinarriak ikusi (pdf)

Modu berean, gogorarazi nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Sozialak 125. urterrenaren ekintza guztiei egiten ari dieten sostengua.