Berriak

[IREKITA] Lan eskaintza: Bezeroaren arreta, Zerbitzu osagarriak eta Kalitateko ikuskatzailea

Lanpostuaren helburu nagusia izango da Bezeroei Arreta emateko 10/2025 Legetik eratorritako betebeharrak betetzen direla bermatzea, gainbegiratze-, kalitate- eta arreta-sistemak indartuz, eta DTKren jarduerari lotutako zerbitzu osagarriak eta kalitatezkoak koordinatzea.

Eskatutako profil nagusia: Graduko edo Lizentziaturako unibertsitate-prestakuntza, urtebeteko esperientzia azken 3 urteetan (gutxienez hiru esparruetatik bitan) koordinazioa, gainbegiratzea edo kudeaketa teknikoa Bezeroei edo Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuen barruan, UNE 13816 kalitate-sistemen kudeaketa edo antzekoa edo mugikortasun-zerbitzuen kudeaketan (autobusak, bizikleta, patinetea, aparkalekua…). Antolatzeko gaitasuna, ekimena, erabiltzailearenganako orientazioa, zeharkako koordinazioa eta taldean lan egitea, asko garatuta.

Hurrengo estekan baldintzak deskargatu daitezke (pdf), eta parte hartzeko eskabidearen inprimakia (pdf)

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 26ra arte

Eskabideak, hautaketa-prozesuaren baldintzen arabera, dbus@oteic.com bidez edo OTEIC taldean (Zuatzu Enpresa Parkea, Igeldo eraikina, 1. solairua – 20018 Donostia).