26-31-41 lineak: aldaketak Txomin Enean lanak direla eta
Lanak direla eta, gaurtik aurrera, martxoaren 18a, asteartea, eta obrak amaitu arte, 26, 31 eta 41 lineen ibilbidea aldatuko da Txomin Enean Martutene alderantz.
Ez dira auzoan sartuko eta Antzieta pasealekutik jarraituko dute. Geldialdia egingo dute tren geltokiaren ondoan. Txomin Eneako Anbulatorioa eta Felisa Martin Bravo 4 geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.