Berriak

38L: ibilbide aldaketak Trintxerpeko jaiak direla eta

Trintxerpeko jaiak direla eta, uztailaren 11tik, ostegunez, uztailaren 17ra, asteazkenez (gutxi gorabehera 10:00etan) aldaketak egongo dira38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean, Trintxerpeko noranzkoan:

Euskadi etorbidetik desbideratu egingo da, eta Jaizkibel kaletik, Ulia hiribidetik eta Andonegi kaletik joango da. Urgull kalean buelta emango du, eta ohiko ibilbidea egiten jarraituko du, Oiartzun kaletik, Ulia etorbidetik eta Azkuene kaletik.

Euskadi Etorbidea-Azokako, Ricardo Arrillaga 6ko, Gran Sol 3ko eta Borda-enea 2ko geltokiak bertan behera geratzen dira eta Pasai San Pedro 49 eta Andonegi kaleko biribilgunera lekualdatuko dira.