Berriak

Aldaketak Dbusen 24 eta 27 lineetan Loiolan

Azaroaren 17tik aurrera, astelehena, aldaketak egingo dira Dbuseko 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan Loiolan, eta Lorategi Hiria kalean egingo dute geldialdia.

 

  • 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea: 

Larratxo alderantz, Bartzelona Hiribideko geralekuetan gelditu ondoren, Loiolako zeharbidera sartuko da eta biribilgune berrian biratuko du Lorategi Hiria kalerantz. Han geraleku berria jarriko da: Loiola II. Puntu horretatik Urkiko biribilgunerantz jarraituko du, Egia alderantz.

Loiola Parking III behin-behineko geralekua eta Loiola Parking II geralekua kendu egingo dira. Loiola II-ra lekualdatuko dira.

 

  • 27-Altza- Intxaurrondo-Antiguo-Gros linea:

Antiguo alderantz, Egiako zubitik (Astiñene) aurrera, Lorategi Hiritik zirkulatuko du, orain arte bezala, eta han beste geraleku bat jarri da: Loiola. Hortik aurrera, Loiolako zeharbidetik zirkulatuko du eta Loiolako Erriberetarantz joango da.

Loiola Parking geralekua kenduko da eta Loiolara eramango da.