Aldaketak igandean, martxoak 9, Añorgako Duatloia dela eta
Igandean, martxoak 9, Añorgako Duatloia egingo da 9:00etatik 12:30era gutxi gorabehera, eta hori dela-eta aldaketak egingo dira Añorgan, Portuetxen eta Errotaburun.
- 25-BENTA BERRI-AÑORGA:
– Errekalde alderantz: ezin izango da Belartza aldera sartu. Azken geldialdia Errekalden egingo du.
–Erdialderantz: Añorga Txikiko biribilgunetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du (biribilgunean geldialdia egingo du, behin-behineko zutoinean). Tolosa 138 Hiribideko, Infernua eta Añorga eta Belartzako geraleku guztiak kendu egingo dira eta Errekaldera eta Añorga Txikiko biribilgunera (behin-behineko zutoina) eramango dira.
10:30etik 12:30era gutxi gorabehera
- 5-BENTA BERRI:
Ordu horretatik aurrera ez da Errotaburun sartzen. Azken geldialdia egingo du Tolosa Hiribidea 138n.
Errotaburu 5eko geltokia Amerika Plazako geltokira lekualdatuko da.
- 33-LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO-IGARA:
– Larratxorantz: bizikleta-lasterketa dela eta, El Diario Vascoren biribilgunean zirkulatu ahal izango da Mugikortasun-agenteek edo boluntarioek aurrera jarraitzeko adierazten dutenean.
- TB7-ATOTXAERREKA-ITSASARGI TAXIBUSA:
Atotxaerreka inguruan zirkulatu ezin denez, 9:23tik 13:23ra, gutxi gorabehera, ez da zerbitzurik egongo. 25-Benta Berri-Añorga lineak Añorga Txikiko biribilgunetik aurrera (behin-behineko zutoina) emango du zerbitzua Antiguorantz eta Erdialderantz.