Geltoki berri bat 26, 41 eta B4 lineetan
Urumea ibaia bideratzeko Martutenen egiten ari diren lanak direla eta, abenduaren 28tik aurrera, astelehena, 26 lineak (Amara-Martutene), 41 lineak (Martutene-Egia-Gros) eta B4 Gautxori zerbitzuak (Amara-Erriberak-Martutene) ibilbidea berriro aldatuko dute geltoki berri bat gehituz, bi norabideetan: “Rotonda Lugañene” geltokia izango da eta Lugañeneko biribilgunean egongo da kokatuta. Halaber, “Lugañene” geltokia, orain dela gutxi jarri zena, zerbitzurik gabe geratuko da.
Zerbitzua honako hau izango da:
– Martutene alderantz: Antzietatik, geldialdia egingo dute Rotonda Lugañene geltokian eta Sarrueta pasealekutik jarraituko dute Martutene pasealekura. Ondoren, Futbol zelaia geltokian geldialdia egingo dute eta ohiko ibilbidearekin jarraituko dute Ibai Alde eta Pilareko Andra Mariaraino. Renfe Martutene eta Lugañene zerbitzurik gabe geratuko dira.
– Erdialderantz: Pilareko Andra Maritik Larrun Mendiraino jarraituko dute eta Martutene 65 geltokian geldialdia egingo dute. Martutene pasealekutik Sarrueta pasealekura joango dira geldialdia egiteko Rotonda Lugañene geltokian. Martutene 53 geltokiak zerbitzurik gabe jarraitzen du.
Gainera, abenduaren 28tik aurrera, 26-Amara-Martutene lineak lehenengo irteera aurreratuko du Martutenetik lanegunetan. Zerbitzua goizeko 07:02an hasi beharrean, 07:00etan hasiko da.