19, 31, 36, B2 eta B4 lineetan: ibilbideen aldaketa Easo kalearen zati bat ireki delako
Easo kalearen zati bat ireki ondoren, uztailaren 14tik aurrera, astelehena, Dbuseko linea hauen ibilbideak aldatuko dira:
- 19-AIETE-BERA BERA, 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA, B2-AIETE-BERA BERA ETA B4-AMARA-RIBERAS-MARTUTENE:
19, 31, B2 eta B4 lineek Easo 19an egingo dute geldialdia.
- 36-SAN ROKE-ALDAKONEA:
36 lineak, Aldakonea alderantz, honako geldialdi hauek egingo ditu San Roke 7 geralekutik aurrera: Easo plaza, Easo 19 eta Askatasunaren Hiribidea 19, eta gero Mirakruzerako ibilbidea egiten jarraituko du. Easotik zirkulatzean, ez du geldialdirik egingo Gernikako Arbolan.
Oraingoz, 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene, 28-Amara-Ospitaleak eta 37-Rodil-Zorroaga lineak Gernikako Arbolatik eta Foruetatik ibiliko dira, ibilbidea mantenduta. Obren hurrengo fasea amaitu ondoren, lineetan beste aldaketa batzuk egingo dira, eta horren berri emango da.
