Berriak

Inude eta Artzainen ospakizuna dela-eta geltokietan aldaketak egingo dira

Otsailaren 9ean, igandean, 12:00etatik 12:30era Inudeak eta Artzainak ospatuko direla eta,  Boulevardean autobus ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira.

  • 8-Gros-Intxaurrondo, 13-Altza, 29-Hego-Intxaurrondo Sur:

Askatasunaren Hiribideko 6an jaisteko geldialdia egingo dute, eta ibilbide bukaerako geldialdiak Askatasunaren Hiribideko 19an, Askatasunaren Hiribideko 21ean eta Askatasunaren Hiribideko 15ean egingo dira.

  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Larratxo:

Boulevard 15 geltokia lekuz aldatuko da Gipuzkoako plazara (14 linearen geltokia).

  • 5-Benta Berri, 25-Benta Berria-Añorga, 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak:

Okendo kalean egingo dute linea bukaerako geldialdia. Boulevardeko geltokiak kendu egingo dira.

  • 14-Bidebieta eta 37-Rodil-Zorroaga:

Gipuzkoa Plazako geltokia mantendu egiten da.

Era berean, Grosen Uliako Gimnastikaren Krosa dela eta, Ekialdeko zerbitzuetan ere aldaketak egingo dira. Ategorrieta Etorbidetik, Colón pasealekutik, Santa Katalina Zubitik eta Okendo kaletik joango dira.