Mugi txartelen kargak aktibatzea Dbuseko autobusetan
Jada aktibatu daitezke Dbuseko autobusetan internet bidez egiten diren MUGI txartel pertsonalizatuen kargak.
– Mugi txartel hobaridun berri bat erosterakoan, lehenengo karga kiosko batean egin behar da, eta gutxienez behin bidaiatu txartel horrekin. Ondoren, Mugi-ren webgunean erregistratu eta txartela bertatik kargatu ahal izango da, ondoren Dbusen karga hori aktibatzeko.
– Kargak MUGIren webgunean egin behar dira. Dbusen mugikorretarako app-aren bertsio berriak MUGIren webgunerako esteka bat dauka eragiketa errazteko, baina kargak ez dira Dbusen webgunean egingo, ez eta Dbusen app-ean ere.
– Online egiten diren kargak 20 minutura gutxi gorabehera erabilgarri daude Dbuseko autobusetan.
– Gidariaren postuaren ondoan kokatuta dauden txartel makina berrietan baino ez dira aktibatuko kargak. Txartelak ezingo dira balioztatzeko gainerako makinetan aktibatu.
– Norbait gurpildun aulkian edo haur aulki batekin igotzen bada autobusera, beharrezkoa izango da pertsona bera edo beste norbait gidariaren ondoko txartel makinara hurbiltzea karga aktibatu ahal izateko.
– Makinetan txartelen diru kargak aktibatu daitezke, baina EZIN DA diru kargarik egin.
– Diru karga bat aktibatzen den bakoitzean, txartel makinak saldoaren egiaztagiri bat inprimatuko du, eta erabiltzaileak eskatu ezean gidariak gordeko du egiaztagiria.
– Erabiltzaileak bidaia txartelarekin ordaintzen duen unean bertan aktibatzen da diru karga. Ez da beharrezkoa aparteko ezer egitea, ez eta gidariak esku hartzea ere, beste operadore batzuetan hala bada ere.