Oharrak

Obrak Luca de Tenan

Torcuato Luca de Tena kalean obrak egiten ari direla eta, ezin izango da kale horretatik zirkulatu. 17-Gros-Amara, 26-Amara-Martutene, 27-Altza-Intx.-Antigua-Gros eta 46-San Antonio-Morlans lineen zerbitzuek Antso Jakitunetik jarraitu beharko dute, Parke kaleraino, eta Gernikako Arbolan bere ibilbideari berriro ekin. Bizkaia pasealekua-Mundaiz zubia geltokia kendu egingo da.
Irakurri gehiago

Patinete elektrikoak eta panpinak edo animaliak daramatzaten kotxetxoak/orgak sartzeko debekua

Datorren astelehenean, maiatzak 6, indarrean sartuko da “Gipuzkoa lurraldean bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularren harmonizaziorako erreglamendua” eguneratzeko egin den aldaketa. Eguneraketa horren bidez, segurtasun kontuak direla eta, debekatua dago patinete elektrikoak sartzea. Debekatua dago, halaber, reborn panpinak edo antzekoak edo animaliak daramatzaten haur kotxeak/orgak sartzea.                            
Irakurri gehiago

Obrak Askatasunaren Hiribidea 31

Askatasunaren Hiribidea 31ko obrak direla eta, bertako geltokia ezeztatuta geratu da eta hurrengo etxadira lekualdatu da, gutxi gorabehera 25 zenbakira (behin-behineko postea). Easo Kaletik eta Askatasun Hiribidetik Okendorantz edo Groserantz doazen zerbitzuek errei arruntetik (erdikoa) zirkulatu behar dute, eta ez autobus erreitik.
Irakurri gehiago

46 linea: aldaketak Luis Praderan obrak direla-eta

Obrak direla-eta, bihar, apirilak 25, osteguna, 9:00etatik aurrera, eta obrak bukatu arte, 46-San Antonio-Morlans linean aldaketak egingo dira. San Antonio kaletik doanean, autobusak ezin izango du Luis Praderarantz igotzen jarraitu. Luis Pradera 1 eta 9ko geltokiak kenduko dira. Mirakruz Gaineko geltokira, eta San Antonio kalearen eta Frantsesaren kalearen artean dagoen behin-behineko
Irakurri gehiago

Gorabehera bat Dbusen app-ean

Geltokien datuekin zegoen arazo bat dela eta, Dbusen App ofizialean akats bat gertatzen ari zen eta Androiderako bertsioan Appa bat-batean ixten zen, baina akatsa identifikatu egin da eta jada konponduta dago. Akatsa zuzendu ondoren, Androiderako aplikazioa oraindik ixten bazaizu mugikorrean, berriro instalatu beharko duzu PlayStoretik deskargatuta edo Appeko datuak ezabatu beharko
Irakurri gehiago

Aldaketak 33 linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan

Martxoaren 9tik aurrera, larunbata, aldaketak egongo dira 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo linean Igaratik larunbateko irteera ordutegietan. Igaratik irteten diren zerbitzuak 11etatik 20:30 bitartean, ohi baino 5 minutu lehenago irtengo dira. Hau da, xx:55ean eta xx:25ean izango dira irteerak, 30 minutuan behin.      
Irakurri gehiago

Aldaketak 16 linean lanak direla eta

Martxoaren 21ean, osteguna, hasi eta lanak bukatu arte (lanegunetan bakarrik) 8:00etatik 13:30era gutxi gorabehera, 16-Igeldo linearen ibilbidea aldatuko dela Erdialderantz. Iruña kaletik joango da eta ez da sartuko Funikularrean. Funikular eta Satrustegi II geltokiak Erdialderantz zerbitzurik gabe geratuko dira eta Iruñea geltokira eramango dira.
Irakurri gehiago

Desbideraketa Errondo pasealekuan obrak direla eta

Errondo pasealekuko obrak direla eta, urtarrilaren 31n, asteazkena, hasi eta obrak amaitu arte, gasolindegiaren eta Familia Santuaren kalearen arteko tartea zirkulaziorako itxi egingo da. Trafikoa tarte horretan bertan desbideratuko da, Jose Maria Salaberria kaletik, eta kale horretan zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da. Beraz, 21-Mutualitateak-Anoeta lineak beste ibilbide bat egingo du
Irakurri gehiago