Berriak

Dbuseko autobusen erabilera masiboa Aste Nagusian

astenagusia2015eko Aste Nagusian autobusaren erabilera masiboa izan da hirian. Momentuz astea guztian zehar, abuztuaren 8tik, larunbata, abuztuaren 15era, larunbata, 739.226 bidaiari izan ditu Dbus-ek. Horrek esan nahi du 2014an erregistratutako 707.524 bidaiarekin alderatuta %4,48ko igoera gertatu dela.

Zifra hauekin, oraindik probisionalak, DBUS-eko autobusak berriro ere garraiobide publiko erabilienak izan dira Donostiako jaietan.

2015eko Aste Nagusian erabilera gehieneko egunak hauek izan dira: abuztuaren 14a, ostirala, Ama Birjinaren bezpera, 106.380 bidaiarirekin; astelehena, abuztuaren 10a, azken hau 105.334 bidaiarirekin, eta asteazkena, abuztuaren 12a, 104.953 bidaiarirekin.

Bidaiarien eguneroko banaketa ondorengoa da:

–          Abuztuak 8, larunbata:  75.419 bidaiari
–          Abuztuak 9, igandea:  68.367 bidaiari
–          Abuztuak 10, astelehena:  105.334 bidaiari
–          Abuztuak 11, asteartea:  101.460 bidaiari
–          Abuztuak 12, asteazkena:  104.953 bidaiari
–          Abuztuak 13, osteguna:  99.561bidaiari
–          Abuztuak 14, ostirala:  106.380 bidaiari
–          Abuztuak 15, larunbata:  77.742 bidaiari

Gaueko zerbitzuen erabilera nabarmentzekoa da, su artifizialen ondorengo luzapen zerbitzuetan 100.000  erabiltzaile baino gehiago erregistratu baitira. Beste aldetik, Gautxori zerbitzuetan, gaueko 1etik aurrera, 34.832 bidaia egon dira.

Aste Nagusian zehar gehien erabili diren lineak berriz honakoak izan dira: Amara (21 eta 28 lineak) 130.060 bidaiekin, Benta Berri eta Añorga (5 eta 25 lineak) 118.463 bidaiekin, Altza (13 linea) 92.333 bidaiekin, Egia-Intxaurrondo (8, 9, 29 eta 42) 84.993 bidaiekin, Martutene (26 linea) 45.352 bidaiekin, Aiete (19, 23, 31 eta 32) 42.190 bidaiekin, eta Bidebieta (14 linea) 32.801 bidaiekin. Gainera, mikrobus lineatan 24.758 bidaiak egin dira.

Zifra hauek DBUS-en zerbitzuen indartzeari esker lortu dira, izan ere 22.300 zerbitzu baino gehiago eskaini baitira egun hauetarako. Zerbitzu hauek 255 gidariren eskutik eman dira, beste 40 pertsonaren laguntzarekin, batez ere inspektore, tailerretako langile, eta koordinazio lanetan eta autobus flotaren funtzionamendua zaindu duten ezinbesteko beste hainbat langileri esker.