Berriak

Dbus-ek eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du

Maiatzaren 3an eta 4an, ATUC Hiri Garraio Kolektiboaren Enpresa Kudeatzaileen Elkarteak Teknologia Berriak, Marketina eta Kalitatea izeneko batzordea egin du Madrilen. Bilera horretan, Donostiarekin batera beste hiri batzuek parte hartu dute, hala nola Bartzelonak, Madrilek, Malagak, Sevillak, Tarragonak, Gironak edo Gijonek.  Jardunaldietan, Dbusek Donostiako autobusetan eskudiruzko ordainketa murrizteko duen estrategia aurkeztu du. Gaur egun, Dbuseko autobusetan urtean egiten diren bidaien %8,71 ordaintzen dira eskudirutan. 

Batzordearen bileran, Dbuseko zuzendari ondoko Javier Vallejok azaldu du zer bilakaera eduki duten eskudiruzko ordainketek, erabilerari dagokionez. Zehazki esan duenez, ordainketa horiek %18tik %8,5era jaitsi dira 2015etik 2016ra bitartean, urte horietan guztietan egin diren tarifa politikei esker, noizbehinkako bidaiariak zigortu eta ohiko bidaiariak saritu baitituzte, eta Lurraldebus-MUGI garraio intermodalaren txartela ezarpenari eta Gipuzkoako Tarifa Bateratuari esker ere. 2017an bertan ere beste urrats bat eman da BAT txartela (Araba) eta BARIK txartela (Bizkaia) erabiltzeko aukera ezarriz Dbuseko autobus guztietan. 

DBUS 1 DBUS 2

Eskudirutan ordaintzeko aukera murriztuta autobusa sartzean ordainketa azkarrago egin daiteke, geldialdi bakoitzeko denbora gutxiago eginda eta bidaien denbora murriztea ahalbidetuta, autobusa garraiorik azkarrena eta efizientea bihurtuta. Egunero eskudiru gutxiago biltzea ere ekarriko du, likidazio lanak erraztuta. Ildo horretan, gaur egun Dbus lanean ari da hainbat proiektu pilotutan eskudiruz ordainketak gutxiago izan daitezen. Esaterako, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin ordaintzeko aukera lantzen ari da Dbuseko hainbat lineatan edo QR kodeen bitartez ordaintzeko aukera.  

Epe ertainera, emaitzen arabera, proiektu pilotu horiek Dbuseko linea guztietara zabaltzea aurreikusi zitekeen.