Berriak

Literaktumen, “Liburuak Martxan” ekimenak liburuak banatuko ditu Dbus-eko bidaiarien artean

Bigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak eta Dbusek Liburuak martxan ekintza antolatu du, Literaktum literatura jaialdiaren barruan, Donostiako garraio publikoan irakurketa bultzatzeko. Azaroaren 14tik 25era, jaialdiak irauten duen bitartean, Dbuseko autobusean irakurtzen doazenek liburu bat jasoko dute opari.   

Liburuak martxan ekimena pasa den urtean egin zen lehenengo aldiz, Liburu bat, bidaia bat lelopean, 2016ko Europako Kultur Hiribirutzaren barruan, 2015ean Errumaniako Cluj-Napoca hirian egin zen antzeko ekintza batean inspiratuta. Oraingo honetan, liburuak Donostiako hamar liburudendak emandakoak izan dira, hainbat generotakoak dira, hala nola nobela eta poesia, eta adin desberdinetako pertsonentzat dira. 

literaktum_2017

Aurten, Literaktumek 50 gonbidatu dauzka eta gonbidatuek 54 jarduera ingurutan parte hartuko dute, literatura publiko guztiengana hurbildu nahian. Kultur zentroek, liburutegiek, liburudendek eta Donostiako beste gune batzuek parte hartuko dute jaialdian. 

Era berean, jardueraren berri emateko, gaur Dbuseko autobus guztiek Literaktum kartela daramate.