Berriak

Aldaketak abuztuaren 31ko ospakizunaren ekitaldiak direla eta

Abuztuaren 31ko ospakizunaren ekitaldiak direla eta, abuztuaren 31n, larunbatean, 18:30etik 20:00etara gutxi gorabehera. Ondorengo aldaketak egingo dira:

  • 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa eta 25-Benta Berri-Añorga:

– Erdialderantz: bukaerako geltokiak Urbieta 6an eta Urbieta 20an edukiko dute, hurrenez hurren.
Askatasunaren Hiribidea 31ko geltokia, Okendokoak, Boulevardekoa eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira eta Urbieta 6ra edo Urbieta 20ra eramango dira, hurrenez hurren.

– Antiguo alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 6-20tik aurrera.
Boulevardeko geltokiak eta Gipuzkoa Plazakoa kenduko dira eta Urbieta 6ra edo Urbieta 20ra eramango dira, hurrenez hurren.

  • 21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak:

– Erdialderantz: ez dute ibaiaren aldetik jarraituko, eta Antso Jakitunetik Mendeurrenerantz eta Easo kalerantz jarraituko dute. Askatasunaren Hiribidetik Urbieta kalerantz iritsiko dira eta Urbieta 6an-12an egingo dituzte bukaerako geltokiak. Okendoko geltokia, Boulevardekoak, Gernikako Arbolakoa eta Mª Cristina Zubikoa kenduko dira. Urbieta 6ra eta 12ra eramango dira.

– Amara alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 6-12tik aurrera. Boulevardeko geltokiak kenduko dira eta Urbieta 6ra eta 12ra eramango dira.

  • 19-Aiete-Bera Bera:

– Erdialderantz: Aldapetatik jaistean Easotik eta Askatasunaren Hiribidetik sartuko da, eta bukaerako geldialdia Urbieta 6an egingo du. Okendoko eta Gipuzkoa Plazako geltokiak kenduko dira. Urbieta 6ra eramango dira.         

 – Aiete alderantz: ohiko ibilbidea Urbieta 6tik aurrera. Gipuzkoa Plazako geltokia kenduko da. Urbieta 6ra eramango da.      

  • 8 Gros-Intxaurrondo, 13-Altza, 14-Bidebieta eta 29-Hego Intxaurrondo Sur:

– Erdialderantz: autobusak Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko, eta Mirakruz-Pinudian egingo dute bukaerako geldialdia (8 linea, Iparragirren). Kursaaleko geltokia, Boulevardekoak, Gipuzkoako Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoa  kenduko dira. Mirakruzera eramango dira (8 linea Iparragirrera).

– Auzoetarantz: ibilbide normala Mirakruz-Pinuditik (8 linea Iparragirren). Boulevardeko geltokiak, Gipuzkoa Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidekoak  kenduko dira. Mirakruzera eramango dira (8 linea Iparragirrera).

  • 9-Egia-Intxaurrondo eta 42-Aldapa-Egia: ohiko ibilbidea mantentzen du.
  • 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza:

– Aiete alderantz: Lapurdi plazatik sartu eta Colón pasealekutik, Frantzia pasealekutik, FG Lorcatik, Agirre Lehendakariaren Zubitik, Pio XII.etik eta Antso Jakitunaren kaletik igaroko da, eta Easo kaletik Lizarra kalera iritsiko da (geldialdia behin-behineko zutoinean). Hortik aurrera, bere ohiko ibilbideari ekingo dio berriro. Kursaaleko geltokia, Boulevardekoa, Urbieta 6koa eta Larramendikoa kenduko dira, eta Colónera eta Lizarra kalera lekualdatuko dira.

– Intxaurrondo-Altza alderantz: ohiko ibilbidea

  • 37-Rodil-Zorroaga:

– Zorroaga alderantz: Colón pasealekutik joango da, eta Frantzia pasealekutik, eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egiten jarraituko du. Kursaaleko geltokia, Gipuzkoa Plazakoa eta Askatasunaren Hiribidea 7koa kenduko dira, eta Colónera eta Iparreko Geltokira lekualdatuko dira.

– Rodil alderantz: ohiko ibilbidea.