Dbusen autobus zerbitzua Anoetara (Reala – Athletic Club)
- 29 Iraila 2026
- By Esti
- In Berriak, Berriak home
Urriaren 2an, ostiralean, Dbusek auzo desberdinetatik Anoetaraino doazen autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Reala eta Athletic Club-en arteko 19:00etan izango den partidarako.
Boulevard eta Urbietatik:
28, 26 y 21 lineak eta FT linea berezia 18:00etatik minutu gutxiro.
Grosetik:
- Zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik, hurrengo geltokiekin: Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
17 linea eta FT linea berezia 18:00etatik 10-15 minuturo.
Antiguotik:
- Irteerak Lugaritz 27tik, eta geltokiak Tolosa Hiribidean, Zumalakarregi Hiribidean eta Pio Barojan:
FT linea berezia, 10 minuturo, 17:30etik 18:50era arte.
Altzatik:
- Zerbitzuak Santa Barbaratik (Altza), Altzan geltokia egin eta 5 min. Ondoren Larratxon:
FT linea berezia, 18:00etan.
Intxaurrondo eta Egiatik:
- Zerbitzuak Txara-Zarategitik, eta geltokiak ondoren Egian, Loiolan eta Erriberetan:
27 linea eta FT linea berezia, 18:00, 18:15 eta 18:30ean.
Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik:
- Zerbitzua Pasai San Pedro 25-etik, eta geltokiak Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak:
FT linea berezia, 18:10ean.
Martutene eta Loiolatik:
- Ohiko zerbitzuak Martutene eta Loiolatik 26 linearen ibilbidearekin
26 linea, 17:55, 18:10 eta 18:25ean.
Aietetik:
31 linearen ohiko zerbitzuak Aietetik (La Cumbre), Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain-etik Anoetaraino, 30 minutuz behin.
PARTIDA OSTEKO AUTOBUSAK AUZOETARA
Partida amaitu ondoren auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira.
Adi: segurtasun arrazoiengatik, partida amaitu eta 15 minututan itxita egongo da gunea. Auzoetarako zerbitzuak aldi hori amaitutakoan irtengo dira.
