Berriak

17, 24 eta 45 lineak: aldaketak Maria Cristina Zubiaren mozketa dela eta

Asfaltoko gorabeherak direla-eta Maria Cristina Zubia moztuta egongo da, eta, horren ondorioz, gaurtik aurrera, astelehenez, urriak 5, aldaketa hauek egingo dira 17-Gros-Amara-Miramon, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete lineetan.

  • 17-Gros-Amara-Miramon eta 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo:

– Amara alderantz: Iparreko Geltokian gelditu ondoren, Federico García Lorcatik  eta Urumea pasealekutik joango dira Agirre Lehendakaria Zubiraino, eta autobusen geltoki zaharrera iritsiko dira ohiko ibilbideak berreskuratzeko Pio XII.etik aurrera. Bilbo Plaza, Mendeurrena eta Antso Jakituna 28 geltokiak kenduko dira. Mundaiz Zubira (37 linearen geltokia) eta Pio XII zonaldera lekualdatuko dira (17 linea behin-behineko poste batera autobusen geltoki zaharrean eta 24 linea bere geltokian).

– Gros alderantz: ohiko ibilbidea egingo dute.

  • 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete:

– Antiguo alderantz: Iparreko Geltokian gelditu ondoren, Federico García Lorcatik joango da Mundaiz Zubiraino. Gernikako Arbolatik bueltatuko da, eta Foru Pasealekutik aurrera ohiko ibilbideak berreskuratuko ditu. Geltoki guztiak mantentzen dira.

– Erdialderantz: ohiko ibilbidea egingo du.