Berriak

2023ko lehen hiruhilekoan, Dbusek igoera handia erregistratu du eskaeran, eta 2019ko eskaera datuak gainditu ditu

2023ko lehen hiruhilekoan igoera handia erregistratu da Dbusen zerbitzuetan egindako bidaien kopuruan. Zehazki, 7.009.139 bidaia erregistratu dira, eta aurreko urtean, denbora tarte berean, berriz, 5.925.777 bidaia kontabilizatu ziren. 1.083.362 bidaiako igoera horrek esan nahi du eskaria %18,28 handitu dela, eta zifra horiek pandemiaren aurretik erregistratutakoen antzekoak dira.

 

Igoera kontsolidatua da, eta denboran zehar etengabe gertatutakoa, eta, INEren datuen arabera, Donostia estatuko batezbestekoaren gainetik dago, hiri autobusaren erabileraren berreskupenari dagokionez.

 

Bidaien igoera hori otsailetik aurrera azkartu da, garraio publikoan maskara erabiltzeko derrigortasuna ezabatzearekin batera eta tarifen deskontuaren eraginagatik. Izan ere, 2023ko martxoan 2.546.146 bidaia erregistratu dira, hau da, 2019ko martxoan baino 106.748 bidaia gehiago, eta pandemia aurreko mailak gainditu dira, hurrengo taulan jasotzen den bezala:

 

 

2022

2023

Bidaia kopurua handitzea

Eskaeraren berreskurapena

Urtarrila

1.782.632

2.271.002

%27,40

%92,18

Otsaila

1.932.297

2.191.991

%13,44

%94,62

Martxoa

2.210.848

2.546.146

%15,17

%104,38

 

Era berean, azpimarratu behar da bidaia gehien erregistratu dituen zerbitzuetako bat gautxori lineak direla; izan ere, 48.546 bidaia kontabilizatu dituzte lehen hiruhilekoan, eta 2022an 18.405 bidaia kontabilizatu ziren. %84,80ko igoera izan da.