Berriak

Autobus zerbitzu bereziak Anoetara, Top 14-ko errugbi partidarako

Datorren urriaren 12an Dbusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Anoetara, Frantziako errugbi ligako Aviron Bayonnais eta Larrochel arteko partida dela-eta.

– 11:00etatik aurrera, eta 16:30ean partida hasi arte, Anoetara doazen autobus zerbitzuak indartuko dira, 28-Amara-Ospitaleak lineekin, Boulevardetik, zerbitzua minutu gutxitik minutu gutxira eskainita.

Partida bukatu eta gero ere hiriaren erdialdera joateko zerbitzuak egongo dira.

Gautxori zerbitzuak

  • B1-Benta Berri-Berio-Añorga: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
  • B2-Aiete-Bera Bera: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
  • B3-Egia-Intxaurrondo: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
  • B4-Amara-Riberas-Martutene: 0:15 – 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
  • B6-Altza: 0:30 – 1:00 – 1:30 – 2:00 – 2:30 – 3:00 – 3:30 – 4:00
  • B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminarioa: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45
  • B9-Amara-Errondo-Puio: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45
  • B10-Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista-Altza: 0:15 – 0:45 – 1:15 – 1:45 – 2:15 – 2:45 – 3:15 – 3:45

 

Ordaintzeko moduak

Dbuseko autobusetan bidaia txartela hainbat modutan ordain daiteke: eskudirutan, EMV kontakturik gabeko banku txartelarekin (Visa, American Express, Mastercard), Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin edo San Sebastian Card eta Basque Card turista txartelekin.

Eguneko bidaia txartelaren prezioa 1,85 € da, eta gaueko bidaia txartelarena (gautxoria) 2,50 €.