Berriak

Abiarazi da E-MOBASK proiektua, garraio publiko praktikoa eta iraunkorra mugaz gaindik bultzatzeko

IMG_2239_2Egun hauetan E-MOBASK proiektu europarraren partzuergoaren lehen bilera egiten ari da Dbusen, eta bertan parten hartzen ari dira Dbus, Gipuzkoako Garraioko Lurralde Agintzaritza (GGLA) eta Euskal Kosta-Aturriko Mugikortasun Sindikatua (SMPBA), Euskal Eurohirian garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta errazteko asmoarekin.

Proiektua POCTEFA 2014-2020 programakoa da, eta programa, berriz, Europako lurralde lankidetzarako INTERREG tresnaren zati bat da. 3 urteko iraupena dauka eta 1.182.358€-ko diru laguntza eskuratuko du. Ekintzak Donostia-Irun-Baiona korridorean egingo dira, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatuta.

E-MOBASKek mugaz gaindiko eremuan garraio publikoa hobetzea bilatzen du, garraioa errazagoa, erakargarriagoa eta iraunkorragoa izan dadin eta garraio publikoa erabiltzera bultzatzeko, ibilgailu pribatuaren aurretik. Lehen bilera honetan partzuergoaren kideek proiektuaren ildoak marraztu dituzte, hiru ardatz nagusiren inguruan: informazioa hobetzea, ticketing integratua eta ordainketa modu berriak eskaintzea, eta elektromugikortasuna etagarraio publikoaren efizientzia energetikoa sustatzea.

logo-interreg-poctefa-RGBLehen neurri lokaletako bat datozen egunetan jarriko da abian, Dbusen diesel autobusetan EKObus sistemaren ezartzeko pleguak onartzearekin batera. Sistema aitzindaria da munduan eta 2013az geroztik dago martxan Dbusen, hogeita hamar bat autobusetan. E-MOBASKen bitartez, EKObus flotako gainerako autobusetara zabaldu ahal izango da eta diesel autobusetan eraginkortasunez gidatzen laguntzeko sistema bat eta antibunching sistema bat (bat ez egiteko sistema bat) jartzeko. EKObusekin posible da linearen maiztasunari eustea eta, beraz, geltokietan ordutegia hobeto betetzea. Era berean, sistema egokitu egingo da Dbusen hiru autobus %100 elektrikoetan ere instalatzeko.