Aldaketak 26, 31, 41 eta B4 lineetan Txomin Eneako lanak direla-eta
Txomin Eneako eta Aintzieta pasealekuko obrak direla eta, astelehenetik aurrera, uztailak 15, 15:00etatik aurrera gutxi gora-behera, aldaketak egitea aurreikusita dago Dbuseko autobus linea hauetan: 26–Amara-Martutene; 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza; 41-Gros-Egia-Martutene; eta B4-Amara-Erriberak-Martutene. Fase honetan, ibilgailuentzat itxita egongo da Aintzieta pasealekuaren zati bat, eta zati horretan dauden geltokiak, beraz, Felisa Martin Bravo Hiribidera eramango dira, auzo berriaren barruan. Hauek dira egingo diren aldaketak:
- Martutene alderantz: Renfe Loiola eta Antzieta geltokiak Aintzieta Pasealekuko 15ean eta Felisa Martin Bravo Hiribideko 4an jarriko diren bi markesinetara eramango dira.
- Erdialderantz: Antzieta 31ko eta Txomin Eneako geltokiak behin-behineko zutoin bitara eramango dira, Felisa Martin Bravo Hiribideko 13an eta 5ean.
Ziur aski, obrak irailaren hasieran bukatuko dira, eta aurrerago jakinaraziko da autobus zerbitzuak hiriko alde horretan edukiko duen behin betiko konfigurazioa.