Berriak

Aldaketak Dbusen Uliako Taxibus zerbitzuan

Ekainaren 1etik aurrera, ostegunez, Dbusek aldaketak egingo ditu Gros auzoa eta Ategorrietako aldea lotzen dituen Uliako Taxibusaren zerbitzuan. Berriki egin den lizitazioaren ondoren, Dbusek emango du zerbitzua, Lanchas Bus enpresaren bidez.

 

1) Erreserbak egiteko telefono berria: ekainaren 1etik aurrera, zerbitzuak beste telefono bat izango du erreserbak egiteko: 943 930 283. Telefono berri horrek aurreko zenbakia ordezkatuko du. Telefonoz arreta egiteko ordutegia 6:15etik 22:00etara izango da, egunero.

Era berean, maiatzaren 31ra arte emateko diren zerbitzuetarako erreserbak egun dagoen telefonoan egingo dira (943 46 46 46).

Horrez gain, oraindik ere erreserbak Dbusen web orrian (www.dbus.eus) egiteko aukera egongo da.

Orain arte bezala, erreserbak gutxienez 30 minutuko aurrerapenez egin beharko dira, eta gehienez 7 eguneko aurrerapenez.

 

 

2) Ordutegi berriak Colón Pasealekutik: Colón Pasealekutik irteera orduak aldatuko dira, 5 minutu aurreratuta. Uliako Aterpetxetik irteera orduak ez dira aldatuko.

  • Irteerak Colón Pasealekutik:

 7:05 – 8:05 – 9:05 – 10:05 – 11:05 – 12:05 – 13:05 – 14:05 – 15:05 – 16:05 – 17:05 – 18:05 – 19:05 – 20:05 – 21:05

  • Irteerak Uliako Aterpetxetik:

7:30 – 8:30 – 9:30 – 10:30 – 11:30 – 12:30 – 13:30 – 14:30 – 15:30 – 16:30 – 17:30 – 18:30 – 19:30– 20:30 – 21:30

 

 

3) 10 laguneko edo lagun gehiagoko taldeentzako erreserbak: 10 pertsonaz edo pertsona gehiagoz osatutako taldeek gutxienez 24 orduko aurrerapenez egin beharko dute erreserba.

Zerbitzuaren gainerako ezaugarriak orain artekoak berak izango dira.