Berriak

Basque Card turista txartel berriak

basque-card2015eko uztailetik aurrera, Donostiara bisitan datozen pertsonek Basque Card hiri barruko garraiorako txartel berriak erabili ahal izango dituzte Dbuseko autobusetan. Txartel horiek Gipuzkoako garraio publikoan ere izango dira erabilgarri. Hauek dira sortu diren hiru Basque Card txartelak:

Basque Card: 10€-ko karga eta 5 egunetarako. Prezioa: 16€.

Basque Card 2: 15€-ko karga eta 5 egunetarako. Prezioa: 21€.

Basque Card 3: 30€-ko karga eta 5 egunetarako. Prezioa: 36€.

Txartelekin Dbuseko linea guztietan sar daiteke, baita Gautxori zerbitzuetan ere, eta lineen arteko autobus aldaketak ere egin daitezke. Bidaia bat baino gehiago balioztatu daitezke aldi berean; beraz, pertsona batek baino gehiagok erabili ditzakete txartelak. Txartelak Donostia Turismoaren bulegoetan daude salgai.

ss-cardDonostia bisitatzera datozen pertsonek, beraz, hiru Basque Card txartel berri hauek erabili ahal izango dituzte, gaur egun Dbusen erabilgarri diren turista txartel hauez gain: San Sebastian Card  eta San Sebastian Card 2 txartelak, 3 eta 5 egunetarako, hurrenez hurren.

Dbusen baino erabili ezin diren txartel horiek indarrean jarraitzen dute, orain arteko ezaugarri berberekin. Beraien irudia, ordea, aldatu egin da: 

San Sebastian Card: 6 bidaia eta 3 egunetarako. Prezioa: 9€.

San Sebastian Card 2: 12 bidaia eta 5 egunetarako. Prezioa: 16€. 

Txartel horiek erabilita, gainera, turistek hainbat establezimendutan deskontuak eta abantailak izango dituzte. Basque Card txartel berrien kasuan zein San Sebastian Card izeneko txartelen kasuan, Donostia Turismoaren Bulegoan egoera onean entregatzen badira, erabiltzaileari 0.50€ itzuliko zaizkio txartel bakoitzeko.  

Txartel berri horiekin, bisitatzen gaituzten pertsonek errazagoa dute hiritik mugitzea, eta, aldi berean, garraio publikoaren erabilera bultzatu eta zerbitzua hobetzen laguntzen da; izan ere, autobusera arinago sartzea eta, ondorioz, zerbitzua garaiz ibiltzea ahalbidetzen da. 

Informazio gehiago