Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2014. urtean
2014. urtean DBUSeko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.077.715 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 27.652.029 bidaiarekin alderatuta %1,5eko igoera gertatu dela, eta 425.686 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla.
Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak batez beste urtero 153 bidaia egiten ditu.
Linearik erabiliena, 2014. urtean, 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.634.191 bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.597.439 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 2.969.377 bidaiarekin.
Urria izan da autobusa gehien erabili den hila, 2.455.830 bidaiarekin, eta horren atzetik iraila 2.455.422 bidaiarekin, uztaila 2.422.597 bidaiarekin, martxoa 2.378.302 bidaiarekin eta abuztua 2.378.179 bidaiarekin.
Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eduki du eragina horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuaren abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hiritik mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat.
Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abuztuaren 14a (Ama Birjinaren egunaren bezpera) 106.976 bidaiarekin, abuztuaren 12a 100.329 bidaiarekin, otsailaren 12a 98.766 bidaiarekin, abenduaren 17a 98.242 bidaiarekin, abuztuaren 11 97.822 bidaiarekin eta azaroaren 7a 97.012 bidaiarekin
Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (eguneko 88.552 bidaia, pasa den urtean eguneko 87.664 bidaia izan zirelarik) eta jaiegunetan (eguneko 42.031 bidaia, pasa den urtean eguneko 39.089 bidaia izan zirelarik). Larunbatetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 65.000 bidaiarekin.
2015ean donostiarrek Dbusen duten konfiantza hobetzeko lan eginez jarraituko dugu. Herritarrek garraio publikoaren alde egiten duten apustuak eta langileek urtez urte zerbitzuak hobetzearen alde egiten duten lanak munduan erreferentzia bihurtzen gaituzte.