Berriak

Bidaia kopuru gehiago Dbusen 2015.urtean

2015. urtean Dbuseko zerbitzuetako autobus bidaiak 28.233.941 izan dira (behin-behineko datua); horrek esan nahi du pasa den urtean erregistratutako 28.077.725 bidaiarekin alderatuta %0,55eko igoera gertatu dela, eta 155.765 bidaiako igoera honekin hasierako aurreikuspen guztiak gainditu direla. 

Datu horiekin eta beste hiri batzuetako datuekin alderatuta, Donostiak lehenengo postuan jarraitzen du autobusaren erabilerari dagokionez. Donostiar bakoitzak batez beste urtero 153 bidaia egiten ditu. 

Linearik erabiliena 2015. urtean 28-AMARA-OSPITALEAK linea izan da, 4.712.521  bidaiarekin, eta ondoren 13-ALTZA linea 3.628.337 bidaiarekin eta 5-BENTABERRI linea 2.994.206 bidaiarekin. 

Uztaila izan da autobusa gehien erabili den hila, 2.528.205 bidaiarekin, eta horren atzetik abuztua 2.462.698 bidaiarekin, iraila 2.446.257 bidaiarekin, urria 2.430.742 bidaiarekin eta azaroa 2.372.023 bidaiarekin. 

Urte osoan, bai neguko hiletan bai udakoetan, autobusa oro har gehiago erabili izan da eta, zalantzarik gabe, eman den zerbitzu onak eduki du eragina horretan, nagusiki puntualtasunaren aldetik izandako indize altuengatik eta zerbitzuaren abiadura komertzial handiarengatik; izan ere, horregatik da garraio publikoa hiritik mugitzeko modurik eraginkorrena donostiarrentzat. 

Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: abenduaren 21a 115.532 bidaiarekin, abuztuaren 10a 106.858 bidaiarekin, abuztuaren 14a (Ama Birjinaren egunaren bezpera) 106.823 bidaiarekin, abuztuaren 12a 104.493 bidaiarekin eta urtarrilaren 19a 104.349 bidaiarekin. 

Autobusaren batez besteko erabilera nabarmen hazi da lanegunetan (eguneko 89.311  bidaia, pasa den urtean eguneko 88.552 bidaia izan zirelarik). Larunbatetan eta jaiegunetan, berriz, erabilerari eutsi zaio, eguneko 65.000 bidaiarekin eta eguneko 41.500 bidaiarekin hurrenez hurren. 

2016an donostiarrek Dbusen duten konfiantza hobetzeko lan eginez jarraituko dugu. Herritarrek garraio publikoaren alde egiten duten apustuak eta langileek urtez urte zerbitzuak hobetzearen alde egiten duten lanak munduan erreferentzia bihurtzen gaituzte.