Berriak

Dbus autobusen erabilera handia Donostia 2016ren inaugurazioan

Larunbat honetan, hilak 23, Donostia 2016ren inaugurazioa izan dela eta, Dbusen autobusek erabilera handia erregistratu dute, 92.641 bidaia kontabilizatu baitira. Horrek esan nahi du 30.000 bidaia gehiago egin direla urtarrileko larunbat batekin alderatuta; hau da, % 32 baino gehiago. 

Kopuru hauek azken urteotan Aste Nagusiko larunbatetan erregistratutako datuak  gainditzen dituzte. Beraz, Dbusen azken urteotan bidaia gehien izan duen hirugarren larunbata izan da, 2013ko Santo Tomas egunaren (104.604 bidaia) eta Aste Nagusiko larunbat baten (97.776 bidaia) ondoren. 

Hauek izan dira gehien erabili diren lineak: 

–          28-AMARA-OSPITALEAK:   14.708 bidaia

–          13-ALTZA:  13.198 bidaia

–          5-BENTA BERRI:   11.198  bidaia

–          26-AMARA-MARTUTENE:   6.056 bidaia

–          25-BENTA BERRI-AÑORGA:   5.278 bidaia 

 

Dbusek zerbitzu gehigarriak jarri zituen, eta, gainera, Illunbe-Antso Jakituna lotzeko zerbitzu doako bat eskaini zuen, aldirietako aparkaleku honen erabiltzaileei garraioa errazteko.