Berriak

Dbus-ek 21 hiri baino gehiagoko garraio operadoreak bildu ditu Donostian

DBUSek ATUCen (Espainiako garraio-operadoreen elkarte nagusia) Teknologia Berrien, Marketinaren eta Kalitatearen Batzordea hartu du urriaren 28an eta 29an. Jardunaldi horietan, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako, Sevillako, Palmako edo Tenerifeko 21 garraio-operadorek hartu dute parte, bai eta garraio publikoari lotutako enpresa teknologikoek ere.

Batzordean sektoreko gaurkotasuneko gaiak jorratu dira. Javier Vallejok, Dbus-eko zuzendari laguntzaileak, EMV ordainketa-sistemak eta EKOBUS sistema aurkeztu ditu, bai eta Dbus-en ezarritako geldialdien sentsorizazio-sistema ere. Sistema horiei esker, batetik, erabiltzaileei bidaia seguruak eskaini ahal zaizkie, contacless ordainketarekin; eta, bestetik, geralekuan dauden erabiltzaileen kontaketaren kontrol ia zehatza egin ahal izango da, eskaria iragartzeko. Sistema horiei esker, zerbitzu arina eta kalitatezkoa eskaintzen zaie pandemiaren garaian eta ondoren hain garrantzitsua den erabiltzaileei, eta aurrerapen handia izan da Dbusen barruan erabiltzaileen joan-etorrien fluxuetara egokitutako zerbitzuak eskaintzeko orduan.

 

Jardunaldietan honako gai hauek ere aurkeztu dira:

  • Laster ezarriko den QR ordainketa-sistema
  • Jatorria/helmuga matrizeen kalkulua
  • Autobusetako okupazioen estimazioa eta eskaria iragartzeko sistema, zenbait egun lehenago
  • Precovid al postcovid digitalizazioaren bilakaera
  • Covid ondoko garraio publikoaren okupazioei buruzko hausnarketak
  • Garraio publikoa hirietako mugikortasunaren ardatz gisa