Dbus-ek bat egingo du Entzutearen Egunarekin
Bihar, asteazkena, azaroak 15, Entzutearen Eguna ospatuko da. Dbusek bat egin nahi du egun horretarako Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak antolatutako jarduerekin, eta horren bidez hari babesa erakutsi, bere errealitatea beste norbaitekin partekatu behar duenari entzunez egiten duen lanagatik.
Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.