Dbus-ek “Negozio aukera berriak: 5G sare pribatuak” izeneko jardunaldian parte hartu du
Gaur, abenduak 4, Dbusek “Negozio aukera berriak: 5G sare pribatuak” izeneko jardunaldian parte hartu du, Adegik Eukaltel Fundazioarekin lankidetzan antolatuta.
Javier Vallejok, Dbuseko zuzendari ondokoak, mahai inguru batean parte hartu du, eta bertan azaldu du konpainiak 10 autobusetan 5G teknologia inplementatzen izan duen esperientzia, teknologia hori inplementatuz, alde batetik, autobusen barruan erabiltzaileei eskaintzen zaien wifi konexioa hobetu ahal izan baita eta, bestetik, autobusen bideozaintza sistema modernizatu. Izan ere, konpainia erreferentzia da estatuan autobusetan 5G konexioa ezartzen, bere ibilgailuetan teknologia hori instalatu duen lehen mugikortasun operadorea izan baita.
Dbusek 5G Euskadi proiektuan parte hartu du eta horri esker inplementatu da 5G teknologia, Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko nagusien berrikuntza eta eraldaketa industriala bultzatzeko asmoz.
Gaur goizeko topaketan parte hartu dute, halaber, beste enpresa batzuek, hala nola BasqueCCAM-Centro Vasco de Movilidad, Masorange, CAF edo Vicometech.