Berriak

Dbus, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailea

Dbusek Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso du Emakunderen eskutik, Bilbon egindako ekitaldi batean, non 73 euskal enpresak eta erakundek parte hartu duten. Bereizgarri horrekin, Emakundek aitortzen du Dbusek enpresa barruan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alorrean aurrera egiteko eta bide batez gizartean eta lan eremuan ekimen berriak bultzatzeko hartutako konpromisoa eta  egindako lana. 

2016_02_24_reconocimientos_igualdad_06Egiaztagiria eskuratzeko, Dbusek berdintasun politika bat garatu du erakundean, eta berdintasunaren alorrean diagnostikoak egin eta ekintza planak  landu ditu, bai eta plan horiek gauzatzeko konpromisoa hartu ere. Une honetan II. Berdintasun Plana garatzen ari da (2014-2017). Dbusek bazuen jada berdintasun plan bat, eta harekin bereizgarri hau bera eskuratu zuen 2010ean; orain, azken urteetan berdintasunaren alorrean erregistratutako eskakizunak eta aurrerapenak gehituz aitortza hori arautzen duen dekretu berriaren arabera eguneratu du bere plana (11/2014 Dekretua).

Egiaztapen hori berriz eskuratzeak esan nahi du Dbusek erantzukizun sozial korporatiboaren alorrean duen politika nabarmenki aitortzen dela eta berdintasunaren aldeko politika horri berdin edo hobeto eusteko zorrotzago jarduten duela.