Dbusek bat egiten du Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearekin
Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta, irailaren 16tik 22ra bitartean Donostian ospatzen baita, Dbusek hiritar talde baten bisita hartu du. Hiri garraioko autobusen enpresa bat nola gestionatzen den ikusteko aukera izan dute bisitariek. Donostiako Udaleko Mugikortasun Departamentuak “Aukeratu. Aldatu. Konbinatu zure mugikortasuna” lelopean antolatu duen programako jardueretako bat da.
Bisitan parte hartu dute pertsonek Kotxetegietako instalazioak ezagutu dituzte, bai eta Konpainiaren historia, plangintza eta informaziorako sistema teknologikoak eta autobusen mantentze lanak egiteko prozesua ere, autobus horietako bat izanik Irizarren autobus elektrikoa, Europan horrelako ezaugarriekin ibiltzen hasi den lehen autobusa, alegia. Parte hartazaileek, gainera, Dbusen seguru bidaiatzeko informazio praktikoa jaso dute.
Hiritarren zein Dbusen iritziz, bisita oso atsegina izan da, eta, gainera, Dbusek aukera izan du erabiltzaileen iritzia ezagutzeko, eta horrek Konpainiak ematen duen zerbitzuan hobetzen lagunduko dio.
Horrez gain, Mugikortasunaren Astea ere badenez, berritu egin da Irizarren autobus elektrikoaren errotulazioa, autobusak jada urtebete egin baitu Donostiatik kaleetatik ibiltzen, Dbuseko lineetan. Autobus isila eta ingurumenera isuririk egiten ez duena da. Urte honetan probatu egin da Dbusen linea guztietan, Donostiako zonalde orotan, gidari guztiekin eta egoera klimatologiko desberdinetan. Emaitzak positiboak izan dira.
Diseinu berriarekin autobusa ikusgarriagoa izango da eta erabiltzaileentzat erosoagoa. Gainera, Dbusek eta Irizarrek Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin duen konpromisoa agerian jartzen du, logoa sartu baita.