Berriak

Dbusek Donostiako garraio publikoa aurkeztu du Mugikortasun Adimendunari buruzko jardunaldi batean

FEMPFEMPek (Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioa) eta ATUCek (Hiri Garraio Kolektiboen Enpresa Kudeatzaileen Elkartea) “Mugikortasun adimenduna, hirian bizitzeko” izeneko jardunaldia antolatu dute Madrilen, eta Dbusek Donostiako hiri garraio publikoaren kudeatzaile gisa duen esperientzia aurkeztu du bertan.   

Gure hiriko kasu arrakastatsuaren aurkezpenak harrera oso ona izan du jardunaldira bertaratu diren 70 pertsona baino gehiagoren artean, tartean zirela udal ugarietatik etorritako ordezkariak eta Madril edo Bartzelona moduko hirietako garraio operadore nagusiak. Parte hartzaileak oso interesatuta agertu ziren Dbusek erabilerari lotuta izan dituen emaitza onez eta azken 10 urteetan egin dituen jarduketez, eta Dbuseko sistema goraipatu dute, Donostian erreferentziako garraiobide baita.

Dbusek aurkeztutako alderdietatik nabarmenak dira, batez ere, Donostian dauden garraio publikoaren erabilera tasa handiak (Europako handienetakoak); azken hamarkadan erabilerak izan duen igoera etengabea; kalitate handiko garraio korridoreen ezarpena (BRT 5 eta 20 lineak); kalitate, abiadura komertzial eta puntualtasuneko tasa handiak, hiri batzuetako tranbia sistemena baino handiagoak ere badirenak, bai eta bus bideen sare handia, garraio publikoa errazteko eta gurutzeetan semaforo bidez lehentasuna emateko egindako lanak eta zerbitzuaren kudeaketa optimizatzeko eta zerbitzua ahalik eta eraginkorrena izateko sistema teknologikorik berritzaileenak ere. 

Horrela, harrigarriak dira Dbusek nazioartean berriki eskuratu dituen sariak

2012 – CIVITAS hiri hoberenaren saria (Europan), bere garraio iraunkorragatik.

2013 – International Transport Forum saria, munduan hoberen kudeatutako 4 garraio enpresen artean eta finantzaketako bikaintasunaren eredua.

2014 – Mastercard Ticketing Awards, munduan dauden 4 garraio operadore berritzaileenen artean.

2015– Urteko enpresa Espainian.