Berriak

Dbuseko autobus berriek izena dute jada

Urgulleko sugandila,  hagina, martin arrantzalea eta Artikutzako desman iberiarra dira Dbuseko autobus lineetan martxan jarri berri diren SOLARIS markako Urbino Hybrid 12 lau autobus hibridoetarako Dbuseko erabiltzaileek aukeratu dituzten lau izenak. Dbusek “Eman izena zure autobusari” kanpaina antolatu zuen Cristina Enea Fundazioarekin batera, eta kanpaina horren barruan aukeratu dira izenak.oharra_01 

Hilabete batean, ehun bat erabiltzaileek bozkatu egin dute proposatutako 8  landare eta animalia autoktonoetako bat aukeratzeko, ingurumenarekiko errespetua eta bizi ohitura osasungarriak, hala nola garraio publikoaren erabilera, bultzatzea helburu zuen  kanpaina baten barruan. Horrela, autobus bakoitzak aukeratutako izena darama jada identifikatuta bere errotulazioan. 

Kanpainan, hiriko hainbat ikastetxek parte hartu dute, proposatutako espezieen gaineko material didaktikoa landuz. Materiala 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat da (Lehen hezkuntzako 1. Kurtsotik 4.era), eta Dbuseko webgunean eskuratu daiteke  (www.dbus.eus) ikastetxean edo etxean landu ahal izateko

 

Aukeratutako 4 espezieen ezaugarriak

hagina

 

Taxus baccata Hagina: Zuhaitz hostoiraunkorra da, ez da 20 metroko altuerara iristen, eta adaburu zabal eta trinkoa du. Enbor arre grisaxka labur, sendo eta bihurria du. Oso zuhaitz pozoitsua da, ehun guztietan taxina izeneko oso substantzia arriskutsua baitu. Elementu horretatik taxola ateratzen da, zeina tumoreen aurka erabili ohi den. 

Ariloa da taxinarik ez duen zati bakarra eta horrek espeziea sakabanatzea errazten du; hegaztiek, esaterako, digeritu egiten dute elikadura iturri gisa eta gero eskrezioarekin batera kanporatzen dute. Bere hostoak, orratz formakoak, berde ilunak dira eta kiribilduta daude. Fruituak gorri biziak dira eta globularrak, eta arilo izenez ezagutzen den zati deigarri bat dute, haziak biltzen

 

sugandilla

 

Podarcis hispanicus Urgulleko sugandila: sugandila iberiarra edo Urgulleko sugandila Penintsulako espezie endemikoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko zati handi batetik banatuta dago, Gipuzkoako kostaldean ohikoa izanik. Santa Klara irlan eta Urgull mendian sugandila hau kostaldeko gainerako populazioetatik aparte eboluzionatu da milaka urtetan zehar. Tamaina handiagoak izateraino hazi dira, gorputzean pigmentazio ilunagoa dute, eta ezkata batzuk larruan. Horregatik guztiagatik, Urgulleko sugandila berezitzat jotzen da, eta balio ekologiko garrantzitsua du.

 

 

martin

 

 

Alcedo atthis Martin arrantzalea: Martin arrantzalea, duela gutxira arte Penintsulako ia ibai eta hezegune guztietan egon da. Azken hamarkadetan ur geziek izan duten hondaketak gehien kaltetutako espezietako bat da. Lumadi ikusgarria du, eta azkar egiten du hegan. Ezponda hareatsuak behar ditu habia zulatzeko, bai eta arrain, uretako intsektu, larba eta anfibio ugari ere elikatzeko.

 

muturluzea

 

 

Galemys pyrenaicus Artikutzako muturluze iberiarra: ugaztun txiki bat da, 70 gramo eskasekoa. Satorren oso-oso antzekoa da; duela asko dietaz aldatzea erabaki zuen, eta lurreko zizareak uretako intsektuekin ordeztea. Mendietako ibaietako ur garbietan bizi da, eta han bilatzen du jana. Gauez ibiltzen da, azkarra da eta ez zaio gustatzen inork ikustea. Animalia berezia da, mutur luzea du, asko mugitzen den muturra, aho handia eta azazkal itzelak; esan genezake, “geure ornitorrinkoa” edo holako zerbait dela.